2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

Musikako jarduera antolatzen

Gaurko IKT-ko klasean musika eta IKTak batuko dituen jarduera bat antolatzen ibili gara.

Jarduera honen nondik norakoak azalduko dizkizuegu lehenik eta behin, Abenduan 55 ikasle datozte magisteritzara eta guk zenbait ariketa egingo dizkiegu taldeka, hau da, talde bakoitzak ariketa bat prestatu beharko du, ikasleek jarduera ezberdinak gauzatuko dituztelarik. Gainera emozioak, ikt-ak eta musika ariketaren barne egongo dira.

Honetaz gain, ikasleak gidatuko dituen mapa bat egitea pentsatuko dugu; eurentzat alde batetik bestera ibiltzea errazagoa izan dadin. Ginkana moduko bat egitea pentsatu dugu, haur guztiek jarduera guztietatik pasatzeko aukera izan dezaten.

Erreza dirudi ezta? guk hala uste genuen ere, baina kontuan hartu behar da 90 minutu ditugula eta denbora hau nolabait antolatu behar dugula. 15 minutu aurkezpenarako eta taldeak osatzeko erabiliko ditugu; beraz, 75 minutu geratuko zaizkigu ariketetarako. Beraz, taldeko bakoitzak ez ditu 10 minutu baino gehiago izango ariketa bakoitza egiteko.

Gure taldean 5 kide gara, beraz, nolabait antolatu behar gara jarduera aurrera eraman ahal izateko. Gutako batzuk haurrekin egongo dira ariketa egiten baina beste taldekide batzuk, ebaluazioa egiten eta bideoak, argazkiak... ateratzen egongo dira.


Ariketari dagokionez, kontuan hartu beharko dira honako jarraibide hauek: ariketa zein helburuarekin egiten den, zein eduki emango diren, jarduera bat pentsatu noski, taldekako lana, denbora, ditugun baliabideak, espazioa, hau da, libre ditugun gelak...

Zein da gure ariketa? Gure ariketa pozarekin du zerikusia, ez dugu esplikatuko, ez dugulako ezustea izorratu nahi. Espero dugu ikasleak ondo pasatzea!!! Animatu zaitezte!!

2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

Eduroam-en KONFIGURAZIOA

Unibertsitate askotan dago Eduroam erabilgarri eta hori konfiguratzeko badago programa bat. EHUko orritik aurkitu dezakegu eta baita Googlen idatzita ere, "Eduroam cap asistente de configuración" bilatzen badugu.

Ze sistema eragile dugun ikusten du eta "Todas las plataformas" zapalduz gero, gurea aukeratzen dugu eta bertan gorde.

Nombre de usuario eta Kontraseina idatzi ondoren, instalatu eta funtzionatu egiten du.

Mobilean egin nahi badugu, berdin berdin funtzionatzen du hemen profil bat instalatuz.

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Web 2.0

Gaurko klasean lehenik eta behin aldez aurretik irakurritako testuen inguruan aritu gara: 

Lehenik eta behin, La Web 2.0en escena testuan web 1.0tik 2.0ra emandako aldaketa aurkezten da. Hala, web 1.0ak duen egonkortasuna alde batera geratu zen, non jakintza gutxi batzuen gain zegoen eta bakarrik horiek sor zezaketen besteek irakurriko zituzten edozein testu. Web 1.0an protagonistak informatikan adituak zirenak ziren. Aldiz, etorkizunera begiratzen badugu Web 3.0 topatuko dugu. Web 3.0ak informazioaren kontrola dakar eta web-a estatikoa izatetik, semantikoa bilakatuko da. Hala, solidotik likora pasatuko gara. 

Beste ildo batetik, solidotik likidora metaforaren bidez emandako aldaketa adierazten da. XIX-XX. mendean "solido" egoeran zegoen weba, hortaz, kulturan ez zen aldaketarik ematen eta informazioa oso zurruna zen. XX. mendetik aurrera, berriz, ezgutza eta informazioa bereganatzeko modu eta iturri berriak sortu ziren. Ondorioz, Web 2.0 dugu. 

Gure taldeak, Web 2.0: Educadores en la red testu irakurri genuen. Testu honek aipatzen duen ideia garrantzitsuena hauxe da: ikaslea ikas-irakaskuntzaren prozesuaren protagonista da. 

Azkenik, laugarren testuaren bidez LH-n erabiltzeko tresna berriak ezagutu eta sailkatu genituen. 

Hona hemen sortutako prezia