2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Artefakto presentazioa aurrera eramateko

Gaur bideoa nola egingo dugun antolatu dugu eta horretarako hainbat puntu hartu ditugu kontuan:

Sekuentzia (zenbat toki), planoak (osoa, erdia, orokorra, eta gran plano general...), denbora, enkuadrea (plano orokorra), angulazioa (horizontala, bertikala, pikatua, kontrapikatua...), mugimendua (bai ala ez) , irudia (zer ikusiko den), argia (badagoen ala ez, nola),  soinua (lasaia, tentsiozkoa...),  baliabideak ( zer erabiliko dugun sekuentzia aurrera eramateko). 


*Plano eta sekuentzia ezberdinekin bideoa hobeto geldituko dela ere aipatu digu irakasleak eta beraz, kontuan hartzen saiatuko gara bere iradokizuna. 

Bideoa egiteko "Pinacle" edo "Croma key" erabil dezakegula ere esan digu eta argiarekin jolastea ere ideia ona izan litekeela.

Bestalde, ahots tonu ezberdinekin jolastea bururatu zaigu.





Lan modularraren egutegia

Google Calendar
Gaurko klasean, Azaroaren 30ean, Google Calendar bat sortu dugu. Horretarako Google Calendar-ean sartu eta "Crear un calendario" eman diogu. Ondoren geure izena jarri dugu hori sortzeko: 31GA03. Ondoren, gonbiteak bidali diogu bai irakasleari eta baita taldekideei ere, eurak ere ikusteko aukera izan dezaten. Horretarako "compartir con determinadas personas" .  

Ondoren, "consultar los detalles de todos los eventos" klikatu dugu taldekideek eta irakasleek ere edozein momentutan aldatzeko aukera izan dezaten. Hau behin eginda, "Crear calendario" eman diogu eta "GA103" sakatu dugu. 

Dokumentuak igotzeko aukera ere ematen du eta "bocetoak" igotzeko aukera ematen du. 

Hau dena taldekideok antolakuntza bat eraman eta egingo duguna planifikatua izateko egin dugu. Bestalde, klaseko orduan lana egiten baldin bagaude beste lekuren batean, "Calendar"en idatzi eta irakasleak horren berri jakingo du. 

Horrekin jarraituz, beste irakasgaiekin ere berdina egin dezakegu. Honek, geure buruak planifikatzen lagunduko digu lana aurrera eramaterako garaian. 

Azkenik, hemen duzue gure lanaren egunerokoa behin DILANa amaituta. 

2016(e)ko azaroaren 26(a), larunbata

Microsoft Office Word

Zenbait aste idatzi gabe egon gara praktikaldiak direla eta, baina hementxe gara berriz klasean landutakoari buruz hitz egiteko.

Word orrialdea
Microsoft Office Word programa denek ezagutuko duzue, programa hau sarritan erabiltzen baita eskolako lan bat egiteko, oharrak idazteko, curriculuma egiteko… baina programa honi buruz ez dakigu asko, izan ere gehienok erabilera sinple bat egiten dugu. Beraz, zer egin dugu oraingoan? Word programak dituen erabilera anitzak eta honek dituen baliabide ugariak aztertu ditugu, gainera, erabilera horiek probatzeko aukera izan dugu irakaslearen laguntzaz. Hauek izan dira landutako gauza batzuk: portada, portadetako argazkia, orrialdeen diseinua, orrialdeei zenbakiak jarri, argazki bat garden jarri informazioaren azpian, aurkibidea modu egokian jarri…

Irakasle-eskolan, ikasteaz gain lan ugari egiten dira eta hauek modu egokian aurkeztea oso garrantzitsua da, hori dela eta, zenbait aholku eman dizkigu irakasleak lanak txukunago eta erakargarriago aurkezteko. 

Hau alde batera utziz, aipatu behar da denbora izan genuela beste gauza bat egiteko. Aurreko sarreran aipatu nuen moduan, abenduko egun batean lehen hezkuntzako ikasleak etorriko dira eta guk zenbait jarduera prestatu behar ditugu. Klase honetan, ariketaren planifikazioa egin dugu, jarduera antolatuz, denbora eta ikasle kopurua kontuan hartuz, behar dugun materiala pentsatuz… hau dena emozio handiarekin, izan ere oso jarduera interesgarria da guretzat, ikasleekin kontaktuan egoteko aukera izango baitugu.