2016(e)ko abenduaren 31(a), larunbata

Dekalogoa - seguritatea eta pribatasuna Interneten

"Komunikazio Lanabesak" izeneko hirugarren modulu honetan, lehendabiziko zatia dekalogoa bat osatzean zetzan. Segurtitatea eta pribatasuna Interneten gaia hautatu genuen. Hortaz, hemen duzue gure artefaktoaren abiapuntua eta bertan 10 ideia hauek islatzen ahalegindu gara. Dekalogo hau sortzeko izan dugun zailtasun handiena puntu positiboak bilatzea izan zen, izan ere, nahiko gai iluna dela uste dugu eta nekez topatu genuen alderdi positibo bat gure artefaktoan ager zitekeena. 

DEKALOGOA

1. Burugabekeria
Nahiz eta informazioa eskuragarri izan eta kasu eta adibideak ezagutu, urtero izaten dira pribatutasun ezagatik kaltetuak irteten diren hainbat pertsona. Teknologia era axolagabean erabiltzeagatik, hain zuzen. Maiz, besteei pasatu arren, guri pasatuko ez zaigula pentsatzen dugu.

2. Kontrola (Kanpainak)
Gure gain dauden enpresek, Interneteko informazio eta bilaketak kudeatzen dituzte, ondoren, gu konturatu gabe gure informazioa hartu eta nahi duten moduan erabiltzeko haien onerako.

3. Iruzurrak
Pantailaren beste aldean edonor egon daiteke eta gauzak beti ez dira ematen duten bezalakoak. Hainbat iruzur mota egon daitezke, hala nola, erosketak, kontu faltsuak egiten dituzten pertsonak...

4. Zeinek ezagutzen du gure burua hobeto; “Google”ek edo guk geuk?
Guk inkontzienteki egin dugun hori, konpainiek mass mediek bereganatu egiten dute, ondoren, datu guzti horiek bilduz eta guk egiten dugunaz aprobetxatuz, gure perfil bat sortzeko. Baina, zein da egiazkoa? Guk geure buruaz sortzen duguna edota mass mediak sortutakoa?

5. Baldintzak irakurri (diru iruzurrak, birusak…)
Erosketak edota bestelakoak egiterakoan, ez dugu hartu beharko litzatekeen besteko seriotasunez hartzen. pribatutasun baldintzak irakurri eta benetan onartzen duzula klikatzeko. Era honetan itsu-itsuan onartzen ditugu jartzen diguten edozein baldintza, horrek izan ditzakeen ondorioak ikusi gabe.

6. Etorkizuna baldintzatu. (lan mundua…)
Kontratuak egiterako garaian, enpresa gehienek, historial gisa, zeure sare sozialetako profilak arakatzen dituzte ea bat datorren haiek bilatzen dutenarekin; ala ez bada, baztertu eta pertsona berrien bila hasteko.

7. Egiletza eskubideak
Nahiz eta lan bakoitzak bere egiletza eskubideak izan, Interneten, gehienetan, ez dira errespetatzen eta beraz, edozeinek beregana dezake berea ez den lana.

8. Datu pribatuen gestioa
Hainbat kasutan behar direnak baina datu pertsonal gehiago eskatzen dizkigute eta guk, geure datuak zabaltzen ditugu beharrezkoak direla pentsatuz. Ondoren, datu horiek haiek gordetzen dituzte eta kontrolaezin bihurtzen dira baina, aldiz, haiek nahi dutena egin dezakete.

9. Laguntza
Hainbat kasutan, geure informazioa Interneten partekatzeak, zerbait puntu baikor edota positibo izan ditzake. Kontu korronte txartela galduz gero, mugikorrak abisa zaitzake zeure txartela erabiltzen ari direla eta zeu jakinaren gainean egoteko.

10. Informazioaren eraldaketa
Gure ekoizpenak edonork har ditzake eta horrekin informazio faltsua sortu eta geu kaltetu. Informazioa inongo zailtasunik gabe eralda daitekeelako gaur egun. Zeuk Internetera zerbait igotzen duzun momentuan, zurea izateari uzten dio.


HEMEN duzue pdf formatuan. 

Dekalogo honetan agertzen diren ideak artefakto batean adierazten ahalegindu ginen eta HEMEN duzue emaitza. 

Musikate: Ekintza ikastolarekin jarduera

Kaixo!

Abenduaren 15ean, Ekintza Ikastolako 5.mailako ikasleak izan genituen bisitan Donostiako Irakasleen Eskolan. Egun horretan emozioak landuko genituen IKTen eta musikaren bidez. Guk poza lantzea erabaki genuen, hortaz, lip dub bat egin genuen haurrekin. Gure jardueraren programazioa ikusteko egin KLIK hemen

2016(e)ko abenduaren 26(a), astelehena

Tutoriala: Pinterest

Hona hemen Pinterest erabiltzen hasteko bideotutoriala. Edukiak biltzeko orrialdeen artean ezagunenetarikoa da eta erabiltzen ikasteko jarraibideak ematen dira bideoan. Lagungarri izango zaizuelakoan. 


Pinterest mugikorrean ere erabili daiteke eta oso lagungarria da mugikorrean topatutako pin bat ordenagailu edo beste aukeretan ikusgai izateko. 



"Niri ez zait inoiz gertatuko"

Egun on! 

2. mailako lehenengo lan modularrean, Komunikazio Lanabesak delakoan, artefakto bat sortzea zuen helburu. Artefakto honen bidez seguritatea eta pribatasuna Interneten landu nahi izan ditugu. Denok entzun dugu noizbait gure inguruko bati iruzurra egin edota informazioa lapurtu diotela. Hala eta guztiz ere, gure datuak seguru daudela eta teknologikoarekiko inolako menpekotasunik gabe bizi garela uste dugu, guri inoiz ez zaigula gertatutako pentsatzen.  Horixe adierazteko bideo hau sortu genuen; gustuko izango duzuelakoan. 



Gainera, artefakto hau erakusteko aukera ere izan genuen. Honan hemen sortarazten dituen erreakzioak. 




2016(e)ko abenduaren 20(a), asteartea

2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Artefakto presentazioa aurrera eramateko

Gaur bideoa nola egingo dugun antolatu dugu eta horretarako hainbat puntu hartu ditugu kontuan:

Sekuentzia (zenbat toki), planoak (osoa, erdia, orokorra, eta gran plano general...), denbora, enkuadrea (plano orokorra), angulazioa (horizontala, bertikala, pikatua, kontrapikatua...), mugimendua (bai ala ez) , irudia (zer ikusiko den), argia (badagoen ala ez, nola),  soinua (lasaia, tentsiozkoa...),  baliabideak ( zer erabiliko dugun sekuentzia aurrera eramateko). 


*Plano eta sekuentzia ezberdinekin bideoa hobeto geldituko dela ere aipatu digu irakasleak eta beraz, kontuan hartzen saiatuko gara bere iradokizuna. 

Bideoa egiteko "Pinacle" edo "Croma key" erabil dezakegula ere esan digu eta argiarekin jolastea ere ideia ona izan litekeela.

Bestalde, ahots tonu ezberdinekin jolastea bururatu zaigu.





Lan modularraren egutegia

Google Calendar
Gaurko klasean, Azaroaren 30ean, Google Calendar bat sortu dugu. Horretarako Google Calendar-ean sartu eta "Crear un calendario" eman diogu. Ondoren geure izena jarri dugu hori sortzeko: 31GA03. Ondoren, gonbiteak bidali diogu bai irakasleari eta baita taldekideei ere, eurak ere ikusteko aukera izan dezaten. Horretarako "compartir con determinadas personas" .  

Ondoren, "consultar los detalles de todos los eventos" klikatu dugu taldekideek eta irakasleek ere edozein momentutan aldatzeko aukera izan dezaten. Hau behin eginda, "Crear calendario" eman diogu eta "GA103" sakatu dugu. 

Dokumentuak igotzeko aukera ere ematen du eta "bocetoak" igotzeko aukera ematen du. 

Hau dena taldekideok antolakuntza bat eraman eta egingo duguna planifikatua izateko egin dugu. Bestalde, klaseko orduan lana egiten baldin bagaude beste lekuren batean, "Calendar"en idatzi eta irakasleak horren berri jakingo du. 

Horrekin jarraituz, beste irakasgaiekin ere berdina egin dezakegu. Honek, geure buruak planifikatzen lagunduko digu lana aurrera eramaterako garaian. 

Azkenik, hemen duzue gure lanaren egunerokoa behin DILANa amaituta. 

2016(e)ko azaroaren 26(a), larunbata

Microsoft Office Word

Zenbait aste idatzi gabe egon gara praktikaldiak direla eta, baina hementxe gara berriz klasean landutakoari buruz hitz egiteko.

Word orrialdea
Microsoft Office Word programa denek ezagutuko duzue, programa hau sarritan erabiltzen baita eskolako lan bat egiteko, oharrak idazteko, curriculuma egiteko… baina programa honi buruz ez dakigu asko, izan ere gehienok erabilera sinple bat egiten dugu. Beraz, zer egin dugu oraingoan? Word programak dituen erabilera anitzak eta honek dituen baliabide ugariak aztertu ditugu, gainera, erabilera horiek probatzeko aukera izan dugu irakaslearen laguntzaz. Hauek izan dira landutako gauza batzuk: portada, portadetako argazkia, orrialdeen diseinua, orrialdeei zenbakiak jarri, argazki bat garden jarri informazioaren azpian, aurkibidea modu egokian jarri…

Irakasle-eskolan, ikasteaz gain lan ugari egiten dira eta hauek modu egokian aurkeztea oso garrantzitsua da, hori dela eta, zenbait aholku eman dizkigu irakasleak lanak txukunago eta erakargarriago aurkezteko. 

Hau alde batera utziz, aipatu behar da denbora izan genuela beste gauza bat egiteko. Aurreko sarreran aipatu nuen moduan, abenduko egun batean lehen hezkuntzako ikasleak etorriko dira eta guk zenbait jarduera prestatu behar ditugu. Klase honetan, ariketaren planifikazioa egin dugu, jarduera antolatuz, denbora eta ikasle kopurua kontuan hartuz, behar dugun materiala pentsatuz… hau dena emozio handiarekin, izan ere oso jarduera interesgarria da guretzat, ikasleekin kontaktuan egoteko aukera izango baitugu.


2016(e)ko urriaren 13(a), osteguna

Musikako jarduera antolatzen

Gaurko IKT-ko klasean musika eta IKTak batuko dituen jarduera bat antolatzen ibili gara.

Jarduera honen nondik norakoak azalduko dizkizuegu lehenik eta behin, Abenduan 55 ikasle datozte magisteritzara eta guk zenbait ariketa egingo dizkiegu taldeka, hau da, talde bakoitzak ariketa bat prestatu beharko du, ikasleek jarduera ezberdinak gauzatuko dituztelarik. Gainera emozioak, ikt-ak eta musika ariketaren barne egongo dira.

Honetaz gain, ikasleak gidatuko dituen mapa bat egitea pentsatuko dugu; eurentzat alde batetik bestera ibiltzea errazagoa izan dadin. Ginkana moduko bat egitea pentsatu dugu, haur guztiek jarduera guztietatik pasatzeko aukera izan dezaten.

Erreza dirudi ezta? guk hala uste genuen ere, baina kontuan hartu behar da 90 minutu ditugula eta denbora hau nolabait antolatu behar dugula. 15 minutu aurkezpenarako eta taldeak osatzeko erabiliko ditugu; beraz, 75 minutu geratuko zaizkigu ariketetarako. Beraz, taldeko bakoitzak ez ditu 10 minutu baino gehiago izango ariketa bakoitza egiteko.

Gure taldean 5 kide gara, beraz, nolabait antolatu behar gara jarduera aurrera eraman ahal izateko. Gutako batzuk haurrekin egongo dira ariketa egiten baina beste taldekide batzuk, ebaluazioa egiten eta bideoak, argazkiak... ateratzen egongo dira.


Ariketari dagokionez, kontuan hartu beharko dira honako jarraibide hauek: ariketa zein helburuarekin egiten den, zein eduki emango diren, jarduera bat pentsatu noski, taldekako lana, denbora, ditugun baliabideak, espazioa, hau da, libre ditugun gelak...

Zein da gure ariketa? Gure ariketa pozarekin du zerikusia, ez dugu esplikatuko, ez dugulako ezustea izorratu nahi. Espero dugu ikasleak ondo pasatzea!!! Animatu zaitezte!!

2016(e)ko urriaren 6(a), osteguna

Eduroam-en KONFIGURAZIOA

Unibertsitate askotan dago Eduroam erabilgarri eta hori konfiguratzeko badago programa bat. EHUko orritik aurkitu dezakegu eta baita Googlen idatzita ere, "Eduroam cap asistente de configuración" bilatzen badugu.

Ze sistema eragile dugun ikusten du eta "Todas las plataformas" zapalduz gero, gurea aukeratzen dugu eta bertan gorde.

Nombre de usuario eta Kontraseina idatzi ondoren, instalatu eta funtzionatu egiten du.

Mobilean egin nahi badugu, berdin berdin funtzionatzen du hemen profil bat instalatuz.

2016(e)ko urriaren 4(a), asteartea

Web 2.0

Gaurko klasean lehenik eta behin aldez aurretik irakurritako testuen inguruan aritu gara: 

Lehenik eta behin, La Web 2.0en escena testuan web 1.0tik 2.0ra emandako aldaketa aurkezten da. Hala, web 1.0ak duen egonkortasuna alde batera geratu zen, non jakintza gutxi batzuen gain zegoen eta bakarrik horiek sor zezaketen besteek irakurriko zituzten edozein testu. Web 1.0an protagonistak informatikan adituak zirenak ziren. Aldiz, etorkizunera begiratzen badugu Web 3.0 topatuko dugu. Web 3.0ak informazioaren kontrola dakar eta web-a estatikoa izatetik, semantikoa bilakatuko da. Hala, solidotik likora pasatuko gara. 

Beste ildo batetik, solidotik likidora metaforaren bidez emandako aldaketa adierazten da. XIX-XX. mendean "solido" egoeran zegoen weba, hortaz, kulturan ez zen aldaketarik ematen eta informazioa oso zurruna zen. XX. mendetik aurrera, berriz, ezgutza eta informazioa bereganatzeko modu eta iturri berriak sortu ziren. Ondorioz, Web 2.0 dugu. 

Gure taldeak, Web 2.0: Educadores en la red testu irakurri genuen. Testu honek aipatzen duen ideia garrantzitsuena hauxe da: ikaslea ikas-irakaskuntzaren prozesuaren protagonista da. 

Azkenik, laugarren testuaren bidez LH-n erabiltzeko tresna berriak ezagutu eta sailkatu genituen. 

Hona hemen sortutako prezia

2016(e)ko irailaren 29(a), osteguna

Gure kanalen aurkezpenak

Hona hemen gaurko klasean sortatuako YouTubeko kanalen aurkezpena. Erreprodukzio-zerrenda honetan aurkezpen bideoak ikusi ditzakezue.

Lankidentza Ikaskuntza

Hau da Lankidetza Ikaskuntzaren inguruko gure  iritzia:
  • Lana denen artean egitea eta bakoitzaren ezagutza partekatzea taldekideekin. Batek ez dakiena besteak jakingo du eta alderantziz.
  • Proiektuak eta lanak elkarrekin egitea.
  • Ikaslea bere ikaskuntzaren eraikitzailea izatea bere papel aktibo eta partekatua azpimarratzea.
  • Harreman simetrikoak daude ikasle eta irakasleen artean. Denak denen artean ikasten dute ikaskomunitate bat sortuz.

Teknografiak

Klasean teknografiak lantzen ari garela, guk geurea sortu dugu eta hona hemen nirea photopeach-a. 

2016(e)ko irailaren 27(a), asteartea

Konpetentzia digitalak: Bilduma


Kaixo ! Hemen uzten dizuegu gure taldeak sortu duen bilduma! 

Egin KLIK HEMEN konpetentzia digitalaren bilduma ikusteko. 

2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

EAEko TIK politika berria

Heziberrik TIKak erabiltzeko politika berria plazaratu du. Hezkuntza modelo pedagogiko berria argitaratu dute eta honakoak estrategia berriak eman ditu. Bestalde hobetzeko plana ere badago. Estrategia berrien artean elebitasuna, prestakuntza , autonomia eta eskola inklusiboaren eta ikerketaren lerroak nola izan behar duten zehazten du. Azkenik, meterial didaktikoa eta IKTak erabili behar direla agintzen du estrategia lerroen dokumentuak. 

Dekretu curricularrek derrigorrezko hezkuntzaren eta haur hezkuntzaren konpetentzien perfilak jakitera eman ditu. Irakaslearen profil horretan irakasleak izan beharreko ezaugarriak ematen ditu. 

Irakasleak bost eremuetan trebatua egon behar du: informazio eremua, komunikazio eremua, edukiak sortzea, arazoen ebazpenaren eremua eta segurtasuna. Informazioan trebatuak egoteko bilaketaz gain, gordetzen, partekatzen eta eraldatzen ere jakin behar dute irakasleek. 

Konpetentzia digila Heziberri dekretuan desagertu da, baina beste handi baten barruan dago orain: konpetentzia komunikatiboa. Izan ere, ahozko komunikazioa, ez-ahozko komunikazioa eta konpetentzia biltzen ditu konpetentzia komunikatiboak. 

Irakaslearen konpetentzia digitala


Hauxe da gure testutik ateratako mapa kontzeptuala:




Oinarrizko baliabideak

ESKOLA 2.0


IKT ak ez dira informazioa transmititzeko bakarrik: datuetarako, ezaguera sortzeko, elkarreratzeko, adierazteko… aukera eskaintzen dute.


Eskola esparru egokia izan behar da IKT a bertan txertatzeko. Horretarako,  gaitasun mapa txertatzea da egokiena irakasle profila eratzeko. Norbera autonomoa eta trebea izatea garrantzitsua da.


Irakasle zein ikasleek gaitasun mapa bat dute eta nahiz eta hainbat ezaugarri berdinak diren badaude hainbat ezberdintasun:


IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:
Hainbat puntu egongo lirateke hemen barruan:


  1. LANBIDE ARLOKO GARAPEN KUDEAKETAN:


IKTaren erabilgarritasuna ulertzea, IKT bitartez material egokiak lortzea irakaskuntzarako, internet zerbitzuak trebetasunez erabiltzea… garrantzitsua da.
     2. DIDAKTIKA PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA:


Hemen ikaskuntza esperientzia gauzatu behar da, komunikazio anitza egotea ere garrantzitsua da eta azkenik, mundu errealak arakatzea eta baita ikasleei IKT baliabideak hornitzea ere.


      3.IRITARTASUN DIGITALA


Informazioa erabiltzeko araudi eta kritikak ezagutu behar dira datu babesarako eta pribatutasuna ezagutzea nahiz informazioa erabiltzen jakitea garrantzitsua da.

IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:


HH, LH, DBH eta Batxilerra banatuta daude. Irakasleen ideiak errepikatu egiten dira asko.


  • HH eta LH (4.maila arte)


IKT informazioa erabiltzen jakitea eta maneiatzea. Bizitza osorako ikaskuntzan mundu erreala arakatzea eta ulertzea, ingurune berrietan moldatzea, sortzaileak izatea eta lankidetzan aritzea.


Herritartasun digitala→ Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, jabetza inetelektuala izatea, komunikazio elektroniko estiloak izatea… izango lirateke.


  • HH eta LH (5.maila arte): Aldaketa txiki batzuk daude. IKTAak sakontasun gehiagorekin ematen dira maila hauetan. Hemen informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzen dira eta hori izango litzateke desberdintasun bat.

  • DBH-n : Bizitza osorako erabiltzen da eta ingurune birtualetan moldatzen ikasten da eta baita informazioa sortzen eta balioesten ere.


  • Batxilergoan: Beste etapekin konparatuta badituzte hainbat ezberdintasun:


Esaterako, IKTak informazio multimedialak prestatzeko erabiltzen direla eta baita testuetako informazioa prestatzeko ere. Hardware baliabideak maneiatzen dira. Mundu erreala uletzea, arakatzea eta bertan moldatzea da garrantzitsuena.

2.  IRAKASLE FORMAKUNTZAREN ALFABETIZAZIO DIGITALA


Irakasleei kostatu egiten zaio IKT ak ikasgelan integratzea eta hori hainbat arrazoiengatik izaten da: ez daudelako ohituta, zaila egiten zaielako eta prozesu luzea delako.

Gaur egun, IKT ak ezagutzea eta erabiltzen jakitea eskatzen zaie irakasleei eta aurrerakuntza berriei moldatu egin behar zaie.


Interesen arabera 5 puntu daude:


INAKZIOA: Ez interesik
IKERKETA: Badakite zer den baina ez erabili
APLIKAZIOA: Erabiltzen hasi
INTEGRAZIOA: Lanak egiteko erabili
TRANSFORMAZIOA: Integratuta daude eta danerako erabili


Klasean barneratzeko beharrezkoak dira ikusmen bateratua izatea. IKT erabiltzen dakiten irakasleak izatea eta eskoletara sartzen laguntzen duten irakasleak izatea.


Helburuak, IKT erabiltzen irakastea, teknologia berriak erabiltzen jakitea eta IKT en onurez jakinaraztea izango lirateke.


Badituzte hainbat ONURA IKT-ek:


Irakaskuntza prozesua hobetzen, talde lana sustatzen eta irakaslegoaren lana errazten laguntzen du.


Irakasle formakuntza ezetik irakaskuntza elaboratu batera arte 8 arlo garrantzitsu daude:

  • Konpetentzia pedagogikoak
  • zientzia epistemologikoak
  • elkarlana eta lan sarea
  • Ikaskuntza eremuaren zabalera
  • konpetentzia teknologikoak
  • etengabeko prestakuntza
  • Aspektu etikoak
  • Aspektu emozionalak

Irakasleak dituen konpetentzietako batzuk hauexek dira: Irakasleak antolatzaile izan behar du. Bestalde, ordenagailuak erabiltzeak garatzeko eta kontrolatzeko konplexutasuna areagotzen duela jakin behar da eta ikasleen arteko ariketa kooperatiboak bultzatu eta ikasleen harremanak sustatu ditzakete IKT-ek.



3. LA COMPETENCIA DIGITAL E INFORMACIONAL EN LA ESCUELA:


Eskola tradizionala eta gaur egungoa alderatzen dituzte; alde nagusietako bat lehen testu liburuek zuten garrantzia gaur egun ez dutela da  eta irakasleek ere ez dute gaur egun, lehen zuten bezainbesteko garrantzia. Lehen irakasleak ziren informazio iturri bakarra modu batean, baina gaur egun IKT ak direla eta baditugu beste hainbat teknologia.


Lehen, informazio gutxiago zegoen, iturri bakarra zegoelako.
Teknologia garapenari esker informazio gehiago dauzkagu eta beraz, irakasleak boterea galdu du.


Esan dezakegu, teknologia garaiean jaio garen generazioa garela eta beraz, gaur egun dauden hainbat gauza irakasleek baino hobeto maneiatzen ditugula.


Eskolak hartu duen norantza honekin alfabetizazio ezberdin bat eman beharko genuke eta horiek ikusentzunezkoa, digitala eta informatizazioa izan beharko ziren.


Alfabetizazio digitala IKT ak ondo menderatzeko izan beharko zen eta horri esker,  egunerokotasunean teknologia modu erraz batean erabiltzeko.




Multialfabetizazioa ondo garatzeko edo heziketa on bat emateko, 4 dimentsio ezberdinetan eman beharko zen.


  1. Instrumentala: errekurtso hauen erabilera jakin, hardware… alderdi teknikoa.
  2. Kognitiboa: Teknologi berriak erabiltzea. informazioa bildu, komunikatu, knpartitu…
  3. Akziologikoa: Teknologi berrien jakintza da eta honi kritikoak izaten jakin behar dugu eta informazioa filtro batekin jakin behar dugu.
  4. Sozioaktitudinala: Ez dugu teknofobia edo filia izan behar. ez dugu bildurra izan behar edota ezin gara euren menpe bizi. Aurre egin behar zaio horri guztiari.


Lau hauek ondo landu eta alfabetizazioa ondo emanez gero 3 konpetentzia lantzen dira:


  1. Informazioa bilatzen, aurkitzen eta ulertzen ikasten da.
  2. Adierazten eta konpartitzen jakingo dugu
  3. Sozialki elkarreragiten jakingo dugu


Egoera berri hauetan irakasleek erronka berri batzuk dauzkagu profila eguneratzeko. Eskola tradizionalean daudenak batez ere.


Lehenik eta behin, ikasleak informatuta daudenez informazio guztia ikuspuntu kritiko batetik ikusten irakatsi behar zaie; hau da, zerrek balio digun eta zerrek ez ikusten jakinez.


Bigarren, gaur egungo egoera ez dela orain dela urte batzuk bezalako jakin behar dute. Iturri gehiago daudela ikusi behar dute eta horregatik, ikasleak IKT aren inguruan bizi direla jakin eta onartu behar dute. Azkenean, irakasleak hortara ohitu beharko dira.


Hirugarren, kurtsoa planifikatzeko garaian IKT ak sartu behar ditugu egunerokotasunean indarra hartu dutelako.


Laugarrena, lehenago agian errazagoa zen klasea kontrolatzea beste eredu bat zelako, irakaslea, liburuak… orain IKT ak direla eta,ikasgela kontrolatzen jakin behar dugu metodologia konstruktibista batetik.


Azkenik, IKTak erabiliz ikasketa koolaboratiboa bultzatzen jakin behar da eta talde lanak egiten ere jakin behar dugu, ez du zertan bakarkako lan bat izan.


IRITZIA:


Ondoren, bere iritzia ere ematen du hezkuntza berri honi buruz. Alderdi guztiak ere ez direla hain onak esaten du eta beraz, bere alde txarrak ere badituela. IKT ak egunetik egunera hobetzen ari dira baina pedagogiak ez ditu horrenbeste berrikuntza IKT ak bezala eta beraz, ez doaz abiadura berdinean.

PREDIKZIOA:


Testuliburu erabilera jetsi egingo dela esaten du idazleak eta ondorioz, beste bide elektroniko batzuk indarra hartuko dute. Irakasleak biak konbinatzen jakin beharko du eta bi metodoak erabili beharko ditu heziketa on bat erabiltzeko.

Azpimarratzeko, ez dira IKT ak benetako garrantzia dutenak, pedagogiak baizik. IKT ak instrumentuak baino ez dira izan behar, eta ez helburuak.