Gaurko IKT-ko klasean musika eta IKTak batuko dituen jarduera bat antolatzen ibili gara.
Jarduera honen nondik norakoak azalduko dizkizuegu lehenik eta behin, Abenduan 55 ikasle datozte magisteritzara eta guk zenbait ariketa egingo dizkiegu taldeka, hau da, talde bakoitzak ariketa bat prestatu beharko du, ikasleek jarduera ezberdinak gauzatuko dituztelarik. Gainera emozioak, ikt-ak eta musika ariketaren barne egongo dira.
Honetaz gain, ikasleak gidatuko dituen mapa bat egitea pentsatuko dugu; eurentzat alde batetik bestera ibiltzea errazagoa izan dadin. Ginkana moduko bat egitea pentsatu dugu, haur guztiek jarduera guztietatik pasatzeko aukera izan dezaten.
Erreza dirudi ezta? guk hala uste genuen ere, baina kontuan hartu behar da 90 minutu ditugula eta denbora hau nolabait antolatu behar dugula. 15 minutu aurkezpenarako eta taldeak osatzeko erabiliko ditugu; beraz, 75 minutu geratuko zaizkigu ariketetarako. Beraz, taldeko bakoitzak ez ditu 10 minutu baino gehiago izango ariketa bakoitza egiteko.
Gure taldean 5 kide gara, beraz, nolabait antolatu behar gara jarduera aurrera eraman ahal izateko. Gutako batzuk haurrekin egongo dira ariketa egiten baina beste taldekide batzuk, ebaluazioa egiten eta bideoak, argazkiak... ateratzen egongo dira.
Ariketari dagokionez, kontuan hartu beharko dira honako jarraibide hauek: ariketa zein helburuarekin egiten den, zein eduki emango diren, jarduera bat pentsatu noski, taldekako lana, denbora, ditugun baliabideak, espazioa, hau da, libre ditugun gelak...
Zein da gure ariketa? Gure ariketa pozarekin du zerikusia, ez dugu esplikatuko, ez dugulako ezustea izorratu nahi. Espero dugu ikasleak ondo pasatzea!!! Animatu zaitezte!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina