Hona hemen Diigo pixka bat hobeto ezagutzeko bideo-tutorial bat. Nahio erreza da, baina tamalez ingelesez dago.
http://youtu.be/7mNN6f_XCus?hd=1
2017(e)ko urtarrilaren 12(a), osteguna
2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena
Irakaslearen gaitasun digitala
Irakaslearen konpetentzia digitalaren inguruko hitzaldia jasotzeko aukera izan genuen, Ordiziako berritzaguneko partaideetako baten eskutik. Honek irakasleak eskolan jarduteko era eta eskura dituen aplikazio berriak ezagutarazi zizkigun.
Ordiziako berritzeguneak, aholkulariak eskaintzen dizkigu eskolei laguntzeko eta gaiaren inguruan egunen jartzeko. Hala nola, IKT arloari begira Tolosatik aurrera dauden ikastetxe guztietan eskaitzen dute laguntza. Izan ere, Hezkuntza sailak berritzaguneen bitartez eramaten dituzten aurrera beren proiektuak, irakasleei honen inguruko prestakuntza eskainiz.
Bereziki, bi gai azpimarratu zituen:
- hezkuntza sailak egindako IKT ibilbidea gaur egun.
- irakaslearen gaitasun digitala
HEZKUNTZA SAILA
Hasteko, Sare hezkuntzaren garrantzia azpimarratu zigun, bertan baitaude IKT-een inguruan hezkuntza sailak dituen programa eta informazio oro. Bestalde, Heziberri deketruan ikasleei igorri beharreko zehaztepenak ditugula aipatu zigun (Egitasmoak, EAE curriculum dekretua).
Gelako baliabideak eta testuingurua
- Arbel digitalak, proiektorea, tableta… (ez ditugu gela guztietan aurkituko).
- Aprendizai eta ezagueraren teknologia uztartzen dituzte. Hots, IKT tik AET rako aldaketa eman da. Teknologia erabiltzen jakitearekin ez da aski, teknologia honekin haurrek egiten dutena baloratzen da baizik.
- LH ko ikastetxeetan moodlen erabilera.
- DIGCOMP: Europako konpetentzia digitalerako markoa da. Gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak Europa osorako identifikatzea eta baliozkatzea du xede. Era honetan informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak konpontzea du helburu.
Irakaslearen gaitasunak sustatzeko aurreraoausoak
- Premiarekin hasi ziren, hau IKT ak bultzatzeko diseinatutako plana dugu.
- Ondotik eskola 2.0 dugu. Proiektu hau Jose Luis Zapatero Madrilen egon zenekoa da eta Espainia guztian zabaldu nahi izan zuen. 2010 etik 2013 ko ekitaldietan gauzatu zen eta LH 5 tik DBH 2 mailara bitarte portatilak eta arbel digitalak sartu zituzten. Lau urtetan zehar burutu zen programa hau eta irakasle guztiek hauek erabiltzen jakiteko formakuntza jaso zuten. Gaur egun LH bigarren ziklotik hasi eta DBH 4 mailara, gehiengoek dituzte ordenagailu, arbel digitalak…
- Hala ere, klasean maiz somatzen zen arazoetako bat “konexioa” da. Irakasleak konexioaren funtzionamendu eskasaz kexu ziren eta honek buruhauste ugari sortzen zituen. Ondorioz, konexioa hezkuntzak sailak bermatu behar izan zuen. Gaur egun, egoera nabarmen hobetu da.
- Gaur egun, sare hezkuntza dugu, IKT eredua mantetzeko lanena ari da eta ikastetxe guztiak hemen sartu nahi dituzte. SHG duela hiru urtetatik honera jarri zen martxan. Baliabideak erabiltzea, irakasleak prest egotea eta materialak gelan egokitzea dira kondizioak. Baina eskola guztiak ez daude honetarako prest.
Prozesua: Deialdia egiten zaie ikastetxeei publikoei eta ikastolei, eta dirua kantitate bat ematen zaie. 300 ikastetxe inguru daude komunitatean.
Itunpekoetan berriz, prozesua ezberdina da. Beste deialdi batetik dijoazte eta finantzioazioa ezberdina da. Hau dena materialak sortzeko aurrera eramaten da. Ondorioz, Irakasleek sortzen dute materiala hau erabiltzen duten jendearentzat eta esfortzu hau kontuan hartuz dirua ematen zaie.
Prestakuntza behar badute, enpresa bat etortzen da irakasleei prestakuntza emateko. Hardwarerako ez da dirurik ematen,ez baitira erosten.
IKT HELDUTASUN EREDUA
Eskolak mailatan sailkatzen dira duena eta egingo duena kontuan hartuz. Edozein eskola aurkeztu daiteke eta Goierrin ia gehienak honen parte dira. Baldintza bakarra, eskolak gutxienez bigarren mailakoa izan behar duela da.
Sartzeko Irakaskuntza, administrazioa eta informazio eta komunikazioa da aztertzen dena. Akreditatzeko dena begiratzen da. Hirugarren maila lortzeko programazioa %90 izan behar du gutxienez. Bestalde, notak, jarduerak, edukiak, oinarrizko baliabideak… ere kontuan hartzen dira.
Ondotik, auditorio baten bitartez, ikuskaritzari ea zertifikatzeko moduan dagoen ala ez adierazten zaio. Horretarako, lehen pausoa, autoebaluaketa da, horrela beharrezkoak dituen eskaerak zehaztuz. Bukaeran auditorio bat egiten da, beraiek esaten dutena egiaztatzeko. Horren arabera, zertifikatu bat ematen dute.
Prozesu honetan, IKT ereduak non daude irakasleengan?
Momentuz, irakasleak eduki beharko lituzkeen gaitasunak ez dira gehiegi kontuan hartzen. baina seguruenik hemendik gutxira irakasleei IKT ezaguera minimo bat eskatuke zaie.
PLE
Norberaren gauzak antolatzeko gunea dugu. Hau irakaslearen gaitasun digitalerako erabilgarria suerta daiteke.
Gaitasun digitala informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea, komunikatzea eta informazioa erabiltzen jakitea da. Gaitasun hau gune pertsonal batetik abiatu dezakegu, hots ikasle eta pertsonak bere harremanak aurrera eramateko norberak jar dezakeen gunetik. Gaitasun berriak eskuratzearekin lotutako hainbat helburu lortzeko pertsonalki erabiltzen ditun tresneriak, konexio, zerbitzu multzoak dira.
Hiru dimentsio ditu: trebetasun teknologikoa, ikaskuntza- jakintza eta herritartasun digitala. Horien artean sortzen den gunea PLE da; ikasteko ingurune pertsonala.
SYMBALOO:
Norberak bere tableroa izatea eta bere intereseko gaiak gordetzea ahalbidetzen du. Ikasgeletan geroz eta ezagunagoa eta erabiliagoa da; hezkuntzarako bere bertsio propioa du.
IKT ak gelan integratu
- TPACK (IKTak gelan txertatzeko eredu bat); . Bere baitan Teknologia, Pedagogia eta Jakituria batzen ditu. Esperientziari, Jarrerari, helburuei, informazio iturriei, ikasleei eta irakaslearen entrenamenduari garrantzia berezia eskainiz..
Azkenik portfolio digitalaren inguruan ere hitz egin zigun.
Portfolio digitala: IKT gaitasunak akreditatzen laguntzeko tresna da. Hau gauzatzerako garaian hainbat alderdi izan behar dira kontuan. Bestak beste,Ikasle datuak, eduki taula, ikasleak eskuratu behar dituen edukiak ezagutzea...
Amara Berri
Amara Berri ikastetxearen inguruko hitzaldi interesgarri bat jasotzeko aukera izan genuen. Bertan, ikastetxe honetako berezitasunak eta funtzionamendua azaldu zizkiguten. Izan ere, Amara Berri ez dugu ohiko ikastetxea, bertako metodologiak hedabideei garrantzia handia ematen baitio haurren ezagutza prozesua eratzerako orduan.
Hedabide mota ezberdinak aurki ditzakegu ikastetxean: web orria, Irratia, telebista, ikasleen txokoa, txikiweba…
Baina zertan datza?
Haurrek Amara Berrin lana txokoetan egiten da, ez da klase magistralik ematen. Amara berri sisteman ikasleek ekintzetan lan egiten dute, batzuetan lan indibidualak eginez eta bertzeetan taldekakoak (gehienetan). Curriculuma proiektu guzti horien bilduma osatzen du.
Ez dago libururik eta gauzak eginez ikasten dira. Hots, modu praktikoan ikasten dute, proiektuak aurrera eramanez. Horretarako, lana departamentuetan egiten dute. Gelak departamentuak dira: matematika departamentua, gizarte departamentua…
Bestalde, zikloka egiten dute lan: 1 eta 2 ; 3 eta 4… horrek handiak txikiei irakasteko aukera emate du. Denak handi eta txiki izanez noizbait. Ekintza guztietan dinamizatzaileak zaharrenak dira, ekintza aurrera eramaten dutenak.
Metodologia erabat ezberdina izanik, DBH-ra joatean haurrak egungo hezkuntza sistemara ohitzeko arazoak izan ditzaketela pentsa daiteke. Baina, orain arte ez da inongo arazorik egon. Egia da ohitura gehiago dutela talde lanak egiteko, eta azterketak egite edo liburuak edukitza arrotza egiten zaiela .Hala ere, orain arte ez dute inongo zailtasunik erakutsi.
Testu liburuak ez daudenez, materiala liburutegitik ateratzen dute. Edozein momentutan klasetik atera eta nahi duten liburua hartzeko eta erabiltzeko aukera dute. Bertzalde, egiten diren lan guztiek ikasleen nahia dute abiapuntu, ez die inork nahi ez duten zerbait egitera behartzen.
HEDABIDEAK:
Lau dira: Irratia, telebista, txikiweb-a eta prentsa. Hauek IKT-ak ikasteko eta lantzeko modu bikainak dira. Hedabide guztiak eskolako espazio bakar batean biltzen dira, eta hauen antolakuntza umeen betebeharra da. Hagitz gustura ibiltzen dira grabaketa lanetan, edizio lanetan… etb.
ANTOLAKETA:
Hedabideetan lanean diharduten ikasleak: lau ikasle prentsa, lau txiki weba, lau telebista eta bi irratiko teknikariak. Osotara 14 ikasle.
Teknikari bezala lanean ari diren ikasleak bi egunetan gelako lan guztiak utzi eta hedabideetan jarduten dute. Bigarren ziklokoak irratian lan egiten dute eta prentsa, telebista eta txikiweb arduradunak, berriz, 3.ziklokoak dira.
irakasleen zeregina
Irakasleak ikaslearen lana bideratu behar du, hau behatuz eta behar duenean laguntza eskainiz. Bakoitzak talde bat behatu behar du.
Irakasleak ez du ia azalpenik eman behar, izan ere, haurrak elkarren artean nahasturik egoten dira eta urte bat zaharragokoek gazteagokoei beharrezko azalpenak ematen dizkiete.
Irakasleak, alde teknikoan, antolaketan, iristen diren irakasleei laguntzen, arazoak bideratzen… aritu behar du. Hots, Ikaste-irakaste prozesuan sortzen diren arazoak konpontzen.
Amara berri sisteman ebaluazio nahiz Autoebaluazioa egiten dira, egiten den ekoizpen ororena. Kritikak beti daudei, baina ez kritikatzeko, hobetzeko baizik. Ebaluazio kritika, era positiboan ematen da beti, haurraren gaitasuna gutxiestu gabe.
LAU HEDABIDEAK:
PRENTSA
Egunkaria egunero ateratzen da. Fotokopiatu eta banatu egiten dituzte etxeetara eramateko. Atal ezberdinak ditu:
1.orrian: Albisteak
2.orrian: Kazetaritza (inkestak)
3.orrian: Besteen lanak atera, inkestak, elkarrizketak… Benetako kazetariak sentituz.
4.orrian: Zerbitzuaà egiten diren lanei irteerak ematea kontu kontari atalean (1.zikloko lanak). Lanak eskaneatu, argazkiak sartu… egiten ikasten dute.
5.orrian: 2.zikloko lanak ere jartzen dituzte.
6.orrian: Lumaren kilima (3.zikloko lana)
7.orrian: Norbaitek zerbait egiten duenean bandejetan utzi informazioa eta denbora dutenean “SASKI NASKI”n jartzen dute.
8.orrian: Denbora pasak. (2.zikloan hizkuntza eta matematika arloan) Sudokuak…
Egunkaria interneten jartzen da. Gurasoak ikusteko aukera dute.
9.orrian: Gehigarriak: 8orri baino orri gehiago egiteko gai diren ikasleentzat da.
IRRATIA
Irratian lan egiteko aukera ere badute haurrek, bertan beren edozein ekoizpen konta edo irakurri dezakete. Zuzenean entzuten den hedabide bakarra da eta auzo osoan zehar entzun daiteke.
Hemen lanak diren bezala erakusten dituzte, inolako aldaketa edo zuzenketarik egin gabe. Izan ere, helburua nagusia ikasleak gogotsu egindako lanaz arro egotea da, eta hauek beldurrik gabe erakustea. Bigarren ziklokoei egokitzen zaie hemen lan egitea.
TXIKI WEB
Txiki web-an haurren ekoizpenak aurki ditzakegu: Irratia, telebista, prentsa… Hala nola, telebistako zeregina dutenak grabatu, editatu eta txiki web-era pasatzen dute eginiko lanak. Modu honetan, gurasoen eta baita bertze edozeinen eskura egon daitezen.
Programa ezberdinak ikus ditzakegu bertan, eta baita hauek sortu eta landu dituzten partaide guztiak ere.
TELEBISTA
Beren ekoizpenak grabatzeko aukera ere badute. Lan hau egokitzen zaien haurrek bideoak grabatu eta editatu behar izaten dituzte.
Teknografia
Kaixo guztioi,
hementxe duzue nik egindako teknografia, non, irakaslearen prestakuntza teknologikoa nolakoa izan behar den aipatzen da lehen hezkuntzarako. Espero dut gustokoa izatea!!
https://photopeach.com/album/npvo8d
hementxe duzue nik egindako teknografia, non, irakaslearen prestakuntza teknologikoa nolakoa izan behar den aipatzen da lehen hezkuntzarako. Espero dut gustokoa izatea!!
https://photopeach.com/album/npvo8d
Listly programaren tutoriala
Listly programa nola erabili azaltzen duen bideo tutoriala eratu dut.
https://www.youtube.com/watch?v=7o45hWPpvYk
https://www.youtube.com/watch?v=7o45hWPpvYk
Teknografia
Photopeach programaren bitartez, lehen hezkuntzako irakasleek beharrezoak dituzten konpetentzia digitaletako batzuk aipatzen dituen teknografia eratu dut.
https://photopeach.com/album/p3spru
https://photopeach.com/album/p3spru
MUSIKATE-POZA
Kaixo!
Abenduaren 15ean, Ekintza Ikastolako 5.mailako ikasleak izan genituen bisitan Donostiako Irakasleen Eskolan. Egun horretan emozioak landuko genituen IKTen eta musikaren bidez. Guk poza lantzea erabaki genuen, hortaz, lip dub bat egin genuen haurrekin. Gure jardueraren programazioa ikusteko egin KLIK hemen.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)

