![]() |
| Word orrialdea |
Microsoft Office Word
programa denek ezagutuko duzue, programa hau sarritan erabiltzen baita eskolako
lan bat egiteko, oharrak idazteko, curriculuma egiteko… baina programa honi
buruz ez dakigu asko, izan ere gehienok erabilera sinple bat egiten dugu.
Beraz, zer egin dugu oraingoan? Word programak dituen erabilera anitzak eta
honek dituen baliabide ugariak aztertu ditugu, gainera, erabilera horiek
probatzeko aukera izan dugu irakaslearen laguntzaz. Hauek izan dira landutako
gauza batzuk: portada, portadetako argazkia, orrialdeen diseinua, orrialdeei
zenbakiak jarri, argazki bat garden jarri informazioaren azpian, aurkibidea
modu egokian jarri…
Irakasle-eskolan,
ikasteaz gain lan ugari egiten dira eta hauek modu egokian aurkeztea oso
garrantzitsua da, hori dela eta, zenbait aholku eman dizkigu irakasleak lanak txukunago
eta erakargarriago aurkezteko.
Hau alde batera utziz,
aipatu behar da denbora izan genuela beste gauza bat egiteko. Aurreko sarreran
aipatu nuen moduan, abenduko egun batean lehen hezkuntzako ikasleak etorriko
dira eta guk zenbait jarduera prestatu behar ditugu. Klase honetan, ariketaren
planifikazioa egin dugu, jarduera antolatuz, denbora eta ikasle kopurua kontuan
hartuz, behar dugun materiala pentsatuz… hau dena emozio handiarekin, izan ere
oso jarduera interesgarria da guretzat, ikasleekin kontaktuan egoteko aukera
izango baitugu.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina