2016(e)ko azaroaren 29(a), asteartea

Artefakto presentazioa aurrera eramateko

Gaur bideoa nola egingo dugun antolatu dugu eta horretarako hainbat puntu hartu ditugu kontuan:

Sekuentzia (zenbat toki), planoak (osoa, erdia, orokorra, eta gran plano general...), denbora, enkuadrea (plano orokorra), angulazioa (horizontala, bertikala, pikatua, kontrapikatua...), mugimendua (bai ala ez) , irudia (zer ikusiko den), argia (badagoen ala ez, nola),  soinua (lasaia, tentsiozkoa...),  baliabideak ( zer erabiliko dugun sekuentzia aurrera eramateko). 


*Plano eta sekuentzia ezberdinekin bideoa hobeto geldituko dela ere aipatu digu irakasleak eta beraz, kontuan hartzen saiatuko gara bere iradokizuna. 

Bideoa egiteko "Pinacle" edo "Croma key" erabil dezakegula ere esan digu eta argiarekin jolastea ere ideia ona izan litekeela.

Bestalde, ahots tonu ezberdinekin jolastea bururatu zaigu.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina