2016(e)ko abenduaren 31(a), larunbata

Dekalogoa - seguritatea eta pribatasuna Interneten

"Komunikazio Lanabesak" izeneko hirugarren modulu honetan, lehendabiziko zatia dekalogoa bat osatzean zetzan. Segurtitatea eta pribatasuna Interneten gaia hautatu genuen. Hortaz, hemen duzue gure artefaktoaren abiapuntua eta bertan 10 ideia hauek islatzen ahalegindu gara. Dekalogo hau sortzeko izan dugun zailtasun handiena puntu positiboak bilatzea izan zen, izan ere, nahiko gai iluna dela uste dugu eta nekez topatu genuen alderdi positibo bat gure artefaktoan ager zitekeena. 

DEKALOGOA

1. Burugabekeria
Nahiz eta informazioa eskuragarri izan eta kasu eta adibideak ezagutu, urtero izaten dira pribatutasun ezagatik kaltetuak irteten diren hainbat pertsona. Teknologia era axolagabean erabiltzeagatik, hain zuzen. Maiz, besteei pasatu arren, guri pasatuko ez zaigula pentsatzen dugu.

2. Kontrola (Kanpainak)
Gure gain dauden enpresek, Interneteko informazio eta bilaketak kudeatzen dituzte, ondoren, gu konturatu gabe gure informazioa hartu eta nahi duten moduan erabiltzeko haien onerako.

3. Iruzurrak
Pantailaren beste aldean edonor egon daiteke eta gauzak beti ez dira ematen duten bezalakoak. Hainbat iruzur mota egon daitezke, hala nola, erosketak, kontu faltsuak egiten dituzten pertsonak...

4. Zeinek ezagutzen du gure burua hobeto; “Google”ek edo guk geuk?
Guk inkontzienteki egin dugun hori, konpainiek mass mediek bereganatu egiten dute, ondoren, datu guzti horiek bilduz eta guk egiten dugunaz aprobetxatuz, gure perfil bat sortzeko. Baina, zein da egiazkoa? Guk geure buruaz sortzen duguna edota mass mediak sortutakoa?

5. Baldintzak irakurri (diru iruzurrak, birusak…)
Erosketak edota bestelakoak egiterakoan, ez dugu hartu beharko litzatekeen besteko seriotasunez hartzen. pribatutasun baldintzak irakurri eta benetan onartzen duzula klikatzeko. Era honetan itsu-itsuan onartzen ditugu jartzen diguten edozein baldintza, horrek izan ditzakeen ondorioak ikusi gabe.

6. Etorkizuna baldintzatu. (lan mundua…)
Kontratuak egiterako garaian, enpresa gehienek, historial gisa, zeure sare sozialetako profilak arakatzen dituzte ea bat datorren haiek bilatzen dutenarekin; ala ez bada, baztertu eta pertsona berrien bila hasteko.

7. Egiletza eskubideak
Nahiz eta lan bakoitzak bere egiletza eskubideak izan, Interneten, gehienetan, ez dira errespetatzen eta beraz, edozeinek beregana dezake berea ez den lana.

8. Datu pribatuen gestioa
Hainbat kasutan behar direnak baina datu pertsonal gehiago eskatzen dizkigute eta guk, geure datuak zabaltzen ditugu beharrezkoak direla pentsatuz. Ondoren, datu horiek haiek gordetzen dituzte eta kontrolaezin bihurtzen dira baina, aldiz, haiek nahi dutena egin dezakete.

9. Laguntza
Hainbat kasutan, geure informazioa Interneten partekatzeak, zerbait puntu baikor edota positibo izan ditzake. Kontu korronte txartela galduz gero, mugikorrak abisa zaitzake zeure txartela erabiltzen ari direla eta zeu jakinaren gainean egoteko.

10. Informazioaren eraldaketa
Gure ekoizpenak edonork har ditzake eta horrekin informazio faltsua sortu eta geu kaltetu. Informazioa inongo zailtasunik gabe eralda daitekeelako gaur egun. Zeuk Internetera zerbait igotzen duzun momentuan, zurea izateari uzten dio.


HEMEN duzue pdf formatuan. 

Dekalogo honetan agertzen diren ideak artefakto batean adierazten ahalegindu ginen eta HEMEN duzue emaitza. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina