Amando amara berri
eskolatik etorri zitzaigun eskolaren funtzionamenduaren berri ematera. Hedabideak
lantzeko modu berezia da Amara Berri.
Magisteritza ikasi zuen Amandok eta DBH-ko
irakaslea izan zen eta duela 19 urte, Amara Berri eskolan sartu eta hedabide
munduan sartzeko aukera izan zuen. Amandok kontatu ziguna, esperientzian
oinarrituta zegoen.
Eskolak hedabideei
dagokionez hainbat gune ezberdin ditu: web orria du (tresna basikoa). Irratia,
telebista, ikasleen txokoa, txikiweba…
v IKASLEEN TXOKOA:
Arlo ezberdinak
daude hemen: egunkaria, telebista, txiki
web-a dira eskolako hedabideak. Eskolan indar handia dute hedabideek. Ikasleen
txokoa eskolako erdigunean dago.
Hizkuntzan ikasle
batek poesia bat egiten du, poesia hori irratian irakurtzen dute, auzo osoan
entzuteko, web orrian jartzen da, grabatua gelditzen da, egunkarian argitaratu…
Beraz,
eskolari buruz jakin nahi badugu web orrian sartzeko aukera dago eta bertan
ikasleek egiten dutena ikusi.
Hedabideak lan guztien irteera dira.
Amara berri sistemak
5 zentru ditu Morlans, Ferrerias, Salaberrias, Loiola eta Urnietako amara berri
eskola. Zentru guztiak dira amara berri baina badaude beste batzuk amara berri
sistema daramatenak (badaude gipuzkoa eta bizkaian 20 zentro) sistema
berarekin. Denetan berdin berdin irakasten da. Euskaditik kanpo Kataluinan bi
eskoletan, Kantabrian eta Kanariar irletara ere zabaldu da sistema hau.
ü Sistema hau zer da? Zertan
datza? Zein dira ezaugarriak?
Amara Berrin lana
txokoetan egiten da, inoiz ez dago klase magistralik. Amara berri sisteman
ikasleek ekintzetan lan egiten dute, batzuetan indibidual edo gehienetan
taldeka. Proiektu guztiak batuta curriculuma ematen digu.
Ez dago libururik
eskola honetan eta gauzak eginez
ikasten dira. Hizkuntzetarako txoko bat dago eta ondoren bertan, elkarrizketak
egiten dituzte. Beste txoko batean bikoizketa egiten dute pelikula bati soinua
kendu eta doblajea eginez.
Modu praktikoan
ikasten dituzte gauzak, proiektuak aurrera eramanez. Lana departamentuetan egiten dute. Gelak departamentuak dira: matematika
departamentua, gizarte departamentua…
Adin nahasketa dago
bertan zikloka lan eginez. 1 eta 2 ; 3 eta 4… horrek handiak txikiei irakasteko
denbora ematen die. Denak handi eta txiki izanez noizbait.
Ekintza guztietan
dinamizatzaileak handiak dira, ekintza aurrera eramaten dutenak. Ikaste
prozesuan ikasle-irakasle izatea denak oso garrantzitsua da eta horrek
irakasleari lasaituna ematen dio gauzak aurrera dijoaztelako.
Amara Berri sistema
HH eta LH-n dago.
12 urterekin DBH ra
joan eta ez dago inongo arazorik klaseak jasotzearekin. Amara berri bizitza proiektua da. Ikasteko beste modu bat. “Kontraste handia da baina ez zaie gorra
egiten, erronka berri bat da beraientzat”- esan zuen Amandok.
Ohitura gehiago
dago talde lana egiteko, autonomogoak dira. Azterketak egiten, liburuak
edukitzen… ez daude ohituta baina errez ohitzen dira. Denak ohitzen gara salto
eta aldaketa horietara.
Proiektuak beti berdinak dira.
Departamentuan egiten diren proiektuak beti berdinak dira, zona ezberdinak
daude eta urtero gauza berdinak dauzkate. Urte batetik bestera errepikatu
egiten dira. Hizkuntzan pertsona bat elkarrizketatzea tokatzen bazait, hurrengo
mailan lan bera egiten da baina beste pertsona bati eginez eta horrela, lana
hobeto egiten duzu.
Testu liburuak ez
daudenez, materiala liburutegitik
ateratzen dute. Garrantzia handia dute liburutegiak (pasiloetan daude
liburutegiak), edozein momentutan atera eta nahi duten liburua hartzeko eta
erabiltzeko.
EGITEN DIREN LAN
GUZTIEK IZAN BEHAR DUTE BENETAKO ZENTZU EDO ZERTARAKO BAT, EZER EZ DA EGIN
BEHAR NOTAGATIK EDOTA ESAN DIDATELAKO.
HEDABIDEAK:
Lau dira: Irratia,
telebista, txikiweb-a eta prentsa. Hauekin bi helburu nagusi ditugu: Batetik, zentzu bat ematea gelako ekintzei.
Lehenengo mailako umeetatik seigarren mailako umeak arte pasatzen dira
hedabideetatik lana aurkeztera. Hauek guztiak ikasleek eramaten dituzte
aurrera, haiek egiten dituzte.
IKT-ak ikasteko oso modu onak dira. Argazki kamara erabiltzen, editatzen… lortzen dute.
Lehen eskolan toki
ezberdinetan zeuden hedabideak, orain dena espazio bakar batean dago. Kamerariak, 5-6 dira.
Edizioa egiten
dute, grabatutako programak editatzen dituzte. Haiek grabatu eta editatzen
dute.
Hedabide bakoitzean
bi ikasle egoten dira. Prentsan lau ikasle.
v ANTOLAKETA
Lau ikasle
liberatuta prentsa, lau txikiweba, lau telebista eta bi irratiko teknikariak.
14 ikasle
liberatuta lan hori egiten. Horrek esan nahi du, ikasleak teknikari bezala
lanean ari diren horiek bi egunetan gelako lan guztiak uzten dute eta
hedabideetan egiten dute tokatzen zaien lana.
2. ziklokoak
irratian lan egiten dute, errazagoa delako (musika aukeratu…) eta eskolako liburuzainak ikasleak dira
(liburuak aholkatu…). Prentsa, telebista eta txikiweb arduradunak 3.ziklokoak
dira.
Zein da irakasleen zeregina?
Irakaslea hor egon
behar da ikasleek egiten duten lana ikusten eta aztertzen eta laguntza behar
dutenean laguntza ematen. 6 talde
dituzte bakoitzak kolore bat izanez eta horrela identifikatzen dira.
2 talde lanean
egongo dira eta irakaslea hedabidera iristen da egun batean, niri kamerari lana
tokatzen zait eta ez dakit nola funtzionatzen duen. Nork irakatsi dio ikasle
horri? Aurreko taldeko irakasleak laguntzen dio. Beraz, denek ikasi eta
irakasten dute.
Lehenengo egunean
ikasi egiten dute eta bigarren egunean, beste bati irakatsi behar diozu.
Irakasleak, alde
teknikoan, antolaketan, iristen diren irakasleei laguntzen, arazoak bideratzen…
aritu behar du. Ikaste-irakaste prozesuan sortzen diren arazoak konpontzen
aritu behar da irakaslea. Baina idatzi, editatu… ez du egin behar; nola egin
behar den esan behar zaie beste ikasleekin batera.
Honetara iristen
diren lan guztiak lanaren bukaeran iristen dira, zuzenduta. Haiek pasatzen
dutenean edo txikiweba egiten dutenean, beste hainbat akats ortografiko ikusten
dituzte eta zuzendu egiten dituzte web-era igo baino lehen.
Informatika arkatza
bezala da beraientzat. Eurentzat dira tresnak aurrera ateratzeko eta erabilpena
ez da hain garrantzitsuena, beste gelan egiten diren lanei irteera ematea da
garrantzitsua beraientzat.
Amara berri
sisteman ebaluaketa egiten da. Zer
moduz kontatu duten, ondo egin duten….
Autoebaluazioa ere badago. Hitzaldi baten ondoren adibidez, badago beti
galdera bat oso sistematizatua. Kritika
bat dago beti, baina ez kritikatzeko, hobetzeko baizik.
Hor sortzen da
sentimenduak azaltzeko egoera bat da. Ea norbera zer moduz sentitu den esateko
aukera uzten du ebaluaketak. Ebaluazioa irakasleak eta ikasleek egiten dute.
Hori txikitatik egiten bada, kritika egitera ohitzen zara. Ebaluazio kritika,
era positiboan.
v MAIZTASUNA
Kurtsoan zehar
hedabideetan 6 aldiz pasatzen da bi egun egonez bakoitzean. Beraz, kurtsoan
zehar 12 egun oso egongo da pertsona bakoitza hedabideetan. Alde teknologikoan
konturatu gabe, gauzak egiten ikasten dute. 6.mailatik ateratzen direnean,
mundu honetan oso trebeak dira.
v LAU HEDABIDEAK:
PRENTSA
Egunkaria egunero
ateratzen da eta beti daude 3.zikloko lau ikasle egiten. Fotokopiatu eta banatu
egiten dituzte etxeetara eramateko.
v ATALAK:
1.orrian: Albisteak
2.orrian: Kazetaritza (inkestak)
3.orrian: Besteen lanak atera,
inkestak, elkarrizketak… Benetako kazetariak sentituz.
4.orrian: Zerbitzuaà egiten diren lanei irteerak ematea kontu
kontari atalean (1.zikloko lanak). Lanak eskaneatu, argazkiak sartu… egiten
ikasten dute.
5.orrian: 2.zikloko lanak ere
jartzen dituzte.
6.orrian: Lumaren kilima (3.zikloko
lana)
7.orrian: Norbaitek zerbait egiten
duenean bandejetan utzi informazioa eta denbora dutenean “SASKI NASKI”n jartzen
dute.
8.orrian: Denbora pasak. (2.zikloan hizkuntza eta
matematika arloan) Sudokuak…
Egunkaria
interneten jartzen da. Gurasoak ikusteko aukera dute.
9.orrian: Gehigarriak: 8orri baino
orri gehiago egiteko gai diren ikasleentzat da.
IRRATIA
Hedabidea aldatzen
da baina egiten dena berdina da. Hemen irratira joan mikrofonoa hartu eta
zuzenean hitz egiten da. Hedabide bakarra zuzenean entzuten dena auzo osoan.
Honek arrisku bat du, edonork entzun dezakeela.
Helburua ez da lan
perfektua egitea, ikasleen lanak egitea baizik. Inongo beldurrik gabe erakusten
dute lana. Interneten ere jartzen da irratian esaten dena. 2.ziklokoek egiten
dute lan hau.
Eskolako
web orrian sartuz gero, irratian zerrenda luze bat dago non irratiko link
guztiak azaltzen diren, 3.ziklokoek sartzen dute.
TXIKI WEB
Hedabideak daude
txikiweb-an. Irratia, telebista, prentsa… ditugu hemen. Telebistan daudenak
grabatu, editatu eta txikiweb-era pasatzen dute eurak hor txertatzeko. Haiei
esker, ikusi egin dezakegu telebistan egin zutena.
Programa ezberdinak
ditugu bertan ikusteko. Elkarrizketak (kamerari, aurkezle, edizioa…) dena nork
egin duen ikus dezakegu bertan. Elkarrizketa horiek hizkuntza lantzeko egiten
dira, adibidez.
Honekin
elkarrizketak egiten ikasten dute ondoren, benetako pertsona famatuei egiteko.
Txiki webekoek
argazki kamera hartu, plastika gelara joan eta kanpora ateratzeko aukera ematen
du. Horrela, web orri bat egiten, argazkiak txertatzen, enkuadreak jartzen…
ikasten dute ikasleek.
TELEBISTA
(Aurretik aipatu du
telebista).
Mac-ak erabiltzen dituzte
horrelako lanak egiteko, egokiagoak baitira. Fotografia eta bideo munduan
editatzeko aukera gehiago ematen duelako eta sinpleagoak direlako. Honekin
lortzen dena da, bi plataformak ongi ezagutuz eta Linux eta Maquintus ere bai.
Hiru sistema
operatiboak ondo ezagutuz ateratzen dira.
HEDABIDEAK AURRERA
ERAMATEKO TRESNA GISAà









iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina