Amara Berri ikastetxearen inguruko hitzaldi interesgarri bat jasotzeko aukera izan genuen. Bertan, ikastetxe honetako berezitasunak eta funtzionamendua azaldu zizkiguten. Izan ere, Amara Berri ez dugu ohiko ikastetxea, bertako metodologiak hedabideei garrantzia handia ematen baitio haurren ezagutza prozesua eratzerako orduan.
Hedabide mota ezberdinak aurki ditzakegu ikastetxean: web orria, Irratia, telebista, ikasleen txokoa, txikiweba…
Baina zertan datza?
Haurrek Amara Berrin lana txokoetan egiten da, ez da klase magistralik ematen. Amara berri sisteman ikasleek ekintzetan lan egiten dute, batzuetan lan indibidualak eginez eta bertzeetan taldekakoak (gehienetan). Curriculuma proiektu guzti horien bilduma osatzen du.
Ez dago libururik eta gauzak eginez ikasten dira. Hots, modu praktikoan ikasten dute, proiektuak aurrera eramanez. Horretarako, lana departamentuetan egiten dute. Gelak departamentuak dira: matematika departamentua, gizarte departamentua…
Bestalde, zikloka egiten dute lan: 1 eta 2 ; 3 eta 4… horrek handiak txikiei irakasteko aukera emate du. Denak handi eta txiki izanez noizbait. Ekintza guztietan dinamizatzaileak zaharrenak dira, ekintza aurrera eramaten dutenak.
Metodologia erabat ezberdina izanik, DBH-ra joatean haurrak egungo hezkuntza sistemara ohitzeko arazoak izan ditzaketela pentsa daiteke. Baina, orain arte ez da inongo arazorik egon. Egia da ohitura gehiago dutela talde lanak egiteko, eta azterketak egite edo liburuak edukitza arrotza egiten zaiela .Hala ere, orain arte ez dute inongo zailtasunik erakutsi.
Testu liburuak ez daudenez, materiala liburutegitik ateratzen dute. Edozein momentutan klasetik atera eta nahi duten liburua hartzeko eta erabiltzeko aukera dute. Bertzalde, egiten diren lan guztiek ikasleen nahia dute abiapuntu, ez die inork nahi ez duten zerbait egitera behartzen.
HEDABIDEAK:
Lau dira: Irratia, telebista, txikiweb-a eta prentsa. Hauek IKT-ak ikasteko eta lantzeko modu bikainak dira. Hedabide guztiak eskolako espazio bakar batean biltzen dira, eta hauen antolakuntza umeen betebeharra da. Hagitz gustura ibiltzen dira grabaketa lanetan, edizio lanetan… etb.
ANTOLAKETA:
Hedabideetan lanean diharduten ikasleak: lau ikasle prentsa, lau txiki weba, lau telebista eta bi irratiko teknikariak. Osotara 14 ikasle.
Teknikari bezala lanean ari diren ikasleak bi egunetan gelako lan guztiak utzi eta hedabideetan jarduten dute. Bigarren ziklokoak irratian lan egiten dute eta prentsa, telebista eta txikiweb arduradunak, berriz, 3.ziklokoak dira.
irakasleen zeregina
Irakasleak ikaslearen lana bideratu behar du, hau behatuz eta behar duenean laguntza eskainiz. Bakoitzak talde bat behatu behar du.
Irakasleak ez du ia azalpenik eman behar, izan ere, haurrak elkarren artean nahasturik egoten dira eta urte bat zaharragokoek gazteagokoei beharrezko azalpenak ematen dizkiete.
Irakasleak, alde teknikoan, antolaketan, iristen diren irakasleei laguntzen, arazoak bideratzen… aritu behar du. Hots, Ikaste-irakaste prozesuan sortzen diren arazoak konpontzen.
Amara berri sisteman ebaluazio nahiz Autoebaluazioa egiten dira, egiten den ekoizpen ororena. Kritikak beti daudei, baina ez kritikatzeko, hobetzeko baizik. Ebaluazio kritika, era positiboan ematen da beti, haurraren gaitasuna gutxiestu gabe.
LAU HEDABIDEAK:
PRENTSA
Egunkaria egunero ateratzen da. Fotokopiatu eta banatu egiten dituzte etxeetara eramateko. Atal ezberdinak ditu:
1.orrian: Albisteak
2.orrian: Kazetaritza (inkestak)
3.orrian: Besteen lanak atera, inkestak, elkarrizketak… Benetako kazetariak sentituz.
4.orrian: Zerbitzuaà egiten diren lanei irteerak ematea kontu kontari atalean (1.zikloko lanak). Lanak eskaneatu, argazkiak sartu… egiten ikasten dute.
5.orrian: 2.zikloko lanak ere jartzen dituzte.
6.orrian: Lumaren kilima (3.zikloko lana)
7.orrian: Norbaitek zerbait egiten duenean bandejetan utzi informazioa eta denbora dutenean “SASKI NASKI”n jartzen dute.
8.orrian: Denbora pasak. (2.zikloan hizkuntza eta matematika arloan) Sudokuak…
Egunkaria interneten jartzen da. Gurasoak ikusteko aukera dute.
9.orrian: Gehigarriak: 8orri baino orri gehiago egiteko gai diren ikasleentzat da.
IRRATIA
Irratian lan egiteko aukera ere badute haurrek, bertan beren edozein ekoizpen konta edo irakurri dezakete. Zuzenean entzuten den hedabide bakarra da eta auzo osoan zehar entzun daiteke.
Hemen lanak diren bezala erakusten dituzte, inolako aldaketa edo zuzenketarik egin gabe. Izan ere, helburua nagusia ikasleak gogotsu egindako lanaz arro egotea da, eta hauek beldurrik gabe erakustea. Bigarren ziklokoei egokitzen zaie hemen lan egitea.
TXIKI WEB
Txiki web-an haurren ekoizpenak aurki ditzakegu: Irratia, telebista, prentsa… Hala nola, telebistako zeregina dutenak grabatu, editatu eta txiki web-era pasatzen dute eginiko lanak. Modu honetan, gurasoen eta baita bertze edozeinen eskura egon daitezen.
Programa ezberdinak ikus ditzakegu bertan, eta baita hauek sortu eta landu dituzten partaide guztiak ere.
TELEBISTA
Beren ekoizpenak grabatzeko aukera ere badute. Lan hau egokitzen zaien haurrek bideoak grabatu eta editatu behar izaten dituzte.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina