2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

IRAKASLEEN GAITASUN DIGITALA



Gipuzkoako ordiziako berritzegunetik etorri zitzaigun Jose Mari De Juan hitzaldia ematera; irakaslearen gaitasun digitalaren ingurukoa, ,hain zuzen ere. Gaur egun eskola nola aurkituko dugun ikusi genuen.

 Ordiziako berritzegunea Euskadi mailan dabil eta bertan aholkulariak daude eskolei laguntzeko. Eskolak laguntza eskatzen die eta hauek ahal duten moduan laguntzen die. Horretarako, memoriak… daude.

IKT  arloan Tolosatik aurrera dauden ikastetxe guztietan laguntzen dutela ere esan zuen. Bai publiko, pribatu, itunpeko…

10 aholkulari daude gune bakoitzean (HH, LH, teknologiko…). Hezkuntza sailak berrikuntzarenbat aurrera eraman nahi badu, proiektu hori berritzegune bitartez egiten dute eta irakasleei horren inguruko prestakuntza ematen zaie.

Hitzaldian bestalde, mobileko “google playean” enigma instalatuta sarbide zuzena ematen zigun berak esaten zizkigun gauzetara. Mobiletik argazkia atera UR kodera eta mobila zuzenean sartzen zen bertara.

Bi gai berezi ikusi genituen bertan. Lehenik eta behin hezkuntza sailak egindako IKT ibilbidea gaur egun. Bigarren, berriz, irakaslearen gaitasun digitala ikusiko dugu.

HEZKUNTZA SAILA

Sare hezkuntzaà IKT ko guztia horrekin lotuta dagoela esan zigun. IKT-arekiko hezkuntza sailak dituen programa guztiak daude bertan. Edozein informazio bertan dugu.

Heziberrià zer da irakatsi behar dena? Egitasmoak, EAE curriculum dekretua… bertan irakasleok ikasleei irakatsi behar dieguna daukagu.

Zer nolako gelak aurkituko ditugu gelatan?

Arbela digitala (ez daude gela guztietan), proiektorea, tableta… hauek denak ere ez daude gela guztietan.

IKT-ren esanahia zaharkitua gelditu da. Ezaguera ere lantzen da gaur egun. IKT tik AET ra pasatu gara. Hemen ez da teknologia hori baloratzen, ea hori lantzen badakigun baizik. Zer egiten dugun teknologiarekin izango da baloratuko dena. Aprendizai eta ezagueraren teknologia, hain zuzen ere.

LH ko ikastetxeetan moodle erabiltzen ari dira. Goierrin eskola gehienak bigarren mailara pasatzeko moodlea erabiltzen dute eta ikastolatan erabiltzen dutena “Google drive” da.

DIGCOMP: Europako konpetentzia digitalerako markoa da eta bere xedea gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak Europa osorako identifikatzea eta baliozkatzea da. Honek informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna era arazoak konpontzea du helburu.  Bestalde, arloak ebaluatzeko IKANOS dugu.











“Zeintzuk dira irakasle baten eduki behar dituen gaitasunak?”

Premiarekin hasi ziren 2000 urtean , hezkuntza sailak bultzatu nahi izan zuen programa bat da. Plan bat da non IKT ak bultzatzeko diseinatu zen. Urteak pasa ziren ahala gauza gehiago egiten zituzten (berriztu programak; irakasle guneak
Hezkuntzak korreo bat ematen digu eta hori da guk erabili behar duguna hainbat gauza egiteko.

Ondoren eskola 2.0, eskolak banatu egin ziren, ordenagailuak sartuz. Proiektu hau Jose Luis Zapatero Madrilen egon zenekoa da eta Espainia guztian zabaldu nahi izan zuen. Honen xedea 2010 etik 2013 ko ekitaldietan gauzatu zen eta LH 5 tik DBH 2 mailara bitarte portatilak eta arbel digitalak sartu zituzten. Lau urtetan zehar burutu zen programa hau eta irakasle guztiek formakuntza jaso zuten nola erabiltzen ziren jakiteko.

Geroztik aurreratzen joan da eta gaur egun LH bigarren ziklotik DBH 4 mailara ere gehiengoek dituzte ordenagailu, arbel digitalak…

Aurrera jarraitzen du horrek baina “konexioa” arazoa zen. Ea geletan zer gertatzen den galdetzen baduzu konexioarekin, ez zuela funtzionatzen esaten zuten irakasle gehienek eta orduan denak zoratu egiten ziren. Horren, aurrean konexioa hezkuntzak sailak bermatu behar zuen.








Gaur egun, hori hobetu da eta aurrera dijoa.



Gaur egun, sare hezkuntza, IKT eredua mantetzen ari da urteetan zehar eta ikastetxe guztiak hemen sartu nahi dituzte. SHG duela hiru urtetatik honera jarri zen martxan eta bi deialdi ezberdin egiten ditu: baliabideak erabiltzea, irakasleak prest egotea eta materialak egokitzea gelan dira kondizioak. Eskola guztiak ez daude prest hau egiteko.

*Prozesua: Deialdia egiten zaie ikastetxeei publikoak eta ikastolak bereiztuz eta gainera, dirua ematen zaie. Orain arte oso jende gutxi sartu da hemen. 300 ikastetxe inguru daude komunitatean eta herena bakarrik sartu da proiektu honetan publikoetan.



Itunpekoetan berriz, beste deialdi batetik dijoazte eta finantzioazioa ere ezberdina da. Hau dena materialak sortzeko da. Irakasleek sortzen dute materiala hau erabiltzen duten jendearentzat eta esfortzu hau kontuan hartuz dirua ematen zaie.

Prestakuntza behar badute, enpresa bat etortzen da irakasleei prestakuntza emateko. Hardwarerako ez da dirurik ematen, gauza hauek ez dira erosten.






IKT HELDUTASUN EREDUA

Eskola batek duena eta egingo duena kontuan hartuta, maila batean kokatzea da.

Dekretua edo legea parlamentutik onartuta du duela gutxi aldatu egin dutelarik. Edozein eskola aurkeztu daiteke hona eta Goierrin ia gehienak hemen daude sartuta. Gutxienez bigarren mailakoa izan behar du eskolak.

Irakaskuntza, administrazioa eta informazio eta komunikazioa da sartzeko begiratzen dena. Akreditatzeko dena begiratzen da. Hirugarren maila lortzeko programazioa %90 izan behar du gutxienez. Azpiprozesu asko daude, notak, jarduerak, edukiak, oinarrizko baliabideak…

Administrazio aldetik ere hainbat prozesu begiratzen dira beraz, maila lortzea ez da zaila baina lana egin behar da horretarako.

Ondoren, auditorio bat egiten da eta ondoren ikuskaritzari esaten die ea zertifikatzeko moduan dagoen ala ez. Lehen pausoa, autoebaluaketa bat egitea da ea non dagoen ikusiz, horren ondorioz, gauza gehiago edo gutxiago eskatzen ditu eta bukaeran auditorio bat egiten da, beraiek esaten dutena egia den ala ez ikusiz. Horren arabera, zertifikatu bat ematen dute.

Prozesu honetan, IKT ereduak non daude irakasleengan?

Ez dira kontuan hartzen irakasleak dituen gaitasunak momentuz, baina baliteke hemendik gutxira irakasleei IKT jakinduria minimo bat eskatzea.


2.PLE







Norberaren gauzak antolatzeko gune bat da.

Irakasleriak ba al du IKT gaitasun edo konpetentzia?

Konpetentzia hori nortasun digitala izatea da.

 Programa horrekin adibidez ea zenbat jendek erabiltzen duen korreoa ikus dezakegu adibidez; geuk hitzaldian egin genuen bezala.

Gaitasun digitala informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea, komunikatzea eta informazioa erabiltzen jakitea da. Gaitasun hau gune pertsonal batetik abiatu dezakegu. Hori gune bat da non ikasle eta pertsonak bere harremanak aurrera eramateko norberak jar dezakeena den. DBH bukatzen duten guztiek ikasteko ingurune pertsonala izan behar dutela esan zigun. Irakasleek hori erakutsi egin beharko diete.

Gaitasun berriak eskuratzearekin lotutako hainbat helburu lortzeko pertsonalki erabiltzen ditun tresneriak, konexio, zerbitzu multzoak dira.

Hiru dimentsio ditu: trebetasun teknologikoa, ikaskuntza- jakintza eta herritartasun digitala.

Horien artean sortzen den gunea PLE da; ikasteko ingurune pertsonala. Oso jende gutxik zuen PLE bat.

PLE batean dena zuzenean egin dezakezu, klikatu eta bertan sartzen da zuzenean: futbol partida, whatsapp, blogak…


SYMBALOO:

Norberak bere tableroa izan dezake eta bere intereseko gaiak gorde arlo ezberdinen inguruan. Beste kideekin ere parteka dezakete eta ikasgeletan geroz eta gehiago ari da txertatzen eta erabiltzen; hezkuntzarako bertsio bat baitu.








IKT ak gelan nola integratzen ditugu?

Integratzeko metodologia adibidez, TPACK (eredu bat IKTak txertatzeko gelan); lantzen da euskara, musika… hemen irakasleek teknologia ikasgelan nola txertatu jakin behar dute. TPACK-ak Teknologia, Pedagogia eta Jakituria batzen ditu. Esperientzia, Jarrera, helburuak, informazio iturriak, ikasleak eta irakaslearen entrenamendua oso garrantzitsuak direlarik.

Ikusteko genuen dokumentala kontuan hartuz, Judith Rich Harris-ek, psikologo estatubatuarrak zioen moduan, ikasle planifikazioa edota “planificacion alumnocentrica” egin behar zela zioen hainbat alderdi kontuan hartuz. Batetik, diziplina ezagutu behar zen; bestetik, pedagogiaren inguruko ezagutza izan behar zen eta azkenik, teknologiaren inguruko informazioa eduki behar zen (blogak…).






IKT-AK CURRICULUMEAN INTEGRATZEKO:

ü  SETTà Ekologikoa
ü  SAMRà Metodologia
ü  THE FLIPPED CLASSROOMà Curriculumean integratzeko
ü  ABPà Proiektuetan integratzeko



 





Portfolio digitala bestalde, IKT gaitasunak akreditatzen laguntzeko tresna da. Hau gauzatzerako garaian hainbat alderdi izan behar dira kontuan:

Ikasle datuak, eduki taula, ikasleak eskuratu behar dituen edukiak ezagutu… sartzen dira.

Iñigo Balerdi, Tolosaldeako goi mailako Lanbide Heziketako IKT dinamizatzailea da eta Moodle Ikastaroa, PLE, CLE, Bideo Kanala… daude bertan.









Besterik gabe, hau da Irakaslearen gaitasun digitalaz eman ziguten informazioaren eta lagungarri bezala ikusi genituen dokumentalen azalpena.




                                                                       

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina