2017(e)ko urtarrilaren 11(a), asteazkena

Irakaslearen gaitasun digitala

Irakaslearen konpetentzia digitalaren inguruko hitzaldia jasotzeko aukera izan genuen, Ordiziako berritzaguneko partaideetako baten eskutik. Honek irakasleak eskolan jarduteko era eta eskura dituen aplikazio berriak ezagutarazi zizkigun.

Ordiziako berritzeguneak, aholkulariak eskaintzen dizkigu eskolei laguntzeko eta gaiaren inguruan egunen jartzeko. Hala nola, IKT  arloari begira Tolosatik aurrera dauden ikastetxe guztietan eskaitzen dute laguntza. Izan ere, Hezkuntza sailak berritzaguneen bitartez eramaten dituzten aurrera beren proiektuak, irakasleei honen inguruko prestakuntza eskainiz.

Bereziki, bi gai azpimarratu zituen:
  • hezkuntza sailak egindako IKT ibilbidea gaur egun.
  • irakaslearen gaitasun digitala

HEZKUNTZA SAILA

Hasteko, Sare hezkuntzaren garrantzia azpimarratu zigun, bertan baitaude IKT-een inguruan hezkuntza sailak dituen programa eta informazio oro. Bestalde, Heziberri deketruan ikasleei igorri beharreko zehaztepenak ditugula aipatu zigun (Egitasmoak, EAE curriculum dekretua).

Gelako baliabideak eta testuingurua

  • Arbel digitalak, proiektorea, tableta… (ez ditugu gela guztietan aurkituko).

  • Aprendizai eta ezagueraren teknologia uztartzen dituzte. Hots,  IKT tik AET rako aldaketa eman da. Teknologia erabiltzen jakitearekin ez da aski, teknologia honekin  haurrek egiten dutena baloratzen da baizik.

  • LH ko ikastetxeetan moodlen erabilera.

  • DIGCOMP: Europako konpetentzia digitalerako markoa da. Gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak Europa osorako identifikatzea eta baliozkatzea du xede. Era honetan informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak konpontzea du helburu.



Irakaslearen gaitasunak sustatzeko aurreraoausoak

  • Premiarekin hasi ziren, hau IKT ak bultzatzeko diseinatutako plana dugu.

  • Ondotik eskola 2.0 dugu. Proiektu hau Jose Luis Zapatero Madrilen egon zenekoa da eta Espainia guztian zabaldu nahi izan zuen. 2010 etik 2013 ko ekitaldietan gauzatu zen eta LH 5 tik DBH 2 mailara bitarte portatilak eta arbel digitalak sartu zituzten. Lau urtetan zehar burutu zen programa hau eta irakasle guztiek hauek erabiltzen jakiteko formakuntza jaso zuten. Gaur egun LH bigarren ziklotik hasi eta DBH 4 mailara, gehiengoek dituzte ordenagailu, arbel digitalak…

  • Hala ere, klasean maiz somatzen zen arazoetako bat “konexioa” da. Irakasleak konexioaren funtzionamendu eskasaz kexu ziren eta honek buruhauste ugari sortzen zituen. Ondorioz, konexioa hezkuntzak sailak bermatu behar izan zuen. Gaur egun, egoera nabarmen hobetu da.


  • Gaur egun, sare hezkuntza dugu, IKT eredua mantetzeko lanena ari da eta ikastetxe guztiak hemen sartu nahi dituzte. SHG duela hiru urtetatik honera jarri zen martxan. Baliabideak erabiltzea, irakasleak prest egotea eta materialak gelan egokitzea dira kondizioak. Baina eskola guztiak ez daude honetarako prest.

Prozesua: Deialdia egiten zaie ikastetxeei publikoei eta ikastolei, eta dirua kantitate bat ematen zaie. 300 ikastetxe inguru daude komunitatean.

Itunpekoetan berriz, prozesua ezberdina da. Beste deialdi batetik dijoazte eta finantzioazioa ezberdina da. Hau dena materialak sortzeko aurrera eramaten  da. Ondorioz, Irakasleek sortzen dute materiala hau erabiltzen duten jendearentzat eta esfortzu hau kontuan hartuz dirua ematen zaie.

Prestakuntza behar badute, enpresa bat etortzen da irakasleei prestakuntza emateko. Hardwarerako ez da dirurik ematen,ez baitira erosten.




IKT HELDUTASUN EREDUA

Eskolak mailatan sailkatzen dira duena eta egingo duena kontuan hartuz. Edozein eskola aurkeztu daiteke eta Goierrin ia gehienak honen parte dira. Baldintza bakarra, eskolak gutxienez bigarren mailakoa izan behar duela da.

Sartzeko Irakaskuntza, administrazioa eta informazio eta komunikazioa da aztertzen dena. Akreditatzeko dena begiratzen da. Hirugarren maila lortzeko programazioa %90 izan behar du gutxienez. Bestalde, notak, jarduerak, edukiak, oinarrizko baliabideak… ere kontuan hartzen dira.

Ondotik, auditorio baten bitartez, ikuskaritzari ea zertifikatzeko moduan dagoen ala ez adierazten zaio. Horretarako, lehen pausoa, autoebaluaketa da, horrela beharrezkoak dituen eskaerak zehaztuz. Bukaeran auditorio bat egiten da, beraiek esaten dutena egiaztatzeko. Horren arabera, zertifikatu bat ematen dute.

Prozesu honetan, IKT ereduak non daude irakasleengan?

Momentuz, irakasleak eduki beharko lituzkeen gaitasunak ez dira gehiegi kontuan hartzen. baina seguruenik hemendik gutxira irakasleei IKT ezaguera minimo bat eskatuke zaie.


PLE

Norberaren gauzak antolatzeko gunea dugu. Hau irakaslearen gaitasun digitalerako erabilgarria suerta daiteke.

Gaitasun digitala informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea, komunikatzea eta informazioa erabiltzen jakitea da. Gaitasun hau gune pertsonal batetik abiatu dezakegu, hots ikasle eta pertsonak bere harremanak aurrera eramateko norberak jar dezakeen gunetik. Gaitasun berriak eskuratzearekin lotutako hainbat helburu lortzeko pertsonalki erabiltzen ditun tresneriak, konexio, zerbitzu multzoak dira.

Hiru dimentsio ditu: trebetasun teknologikoa, ikaskuntza- jakintza eta herritartasun digitala. Horien artean sortzen den gunea PLE da; ikasteko ingurune pertsonala.


SYMBALOO:

Norberak bere tableroa izatea eta bere intereseko gaiak gordetzea ahalbidetzen du. Ikasgeletan geroz eta ezagunagoa eta erabiliagoa da; hezkuntzarako bere bertsio propioa du.


IKT ak gelan integratu

  • TPACK (IKTak gelan txertatzeko eredu bat); . Bere baitan Teknologia, Pedagogia eta Jakituria batzen ditu. Esperientziari, Jarrerari, helburuei, informazio iturriei, ikasleei eta irakaslearen entrenamenduari garrantzia berezia eskainiz..

Azkenik portfolio digitalaren inguruan ere hitz egin zigun.
Portfolio digitala: IKT gaitasunak akreditatzen laguntzeko tresna da. Hau gauzatzerako garaian hainbat alderdi izan behar dira kontuan. Bestak beste,Ikasle datuak, eduki taula, ikasleak eskuratu behar dituen edukiak ezagutzea...

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina