"Komunikazio Lanabesak" izeneko hirugarren modulu honetan, lehendabiziko zatia dekalogoa bat osatzean zetzan. Segurtitatea eta pribatasuna Interneten gaia hautatu genuen. Hortaz, hemen duzue gure artefaktoaren abiapuntua eta bertan 10 ideia hauek islatzen ahalegindu gara. Dekalogo hau sortzeko izan dugun zailtasun handiena puntu positiboak bilatzea izan zen, izan ere, nahiko gai iluna dela uste dugu eta nekez topatu genuen alderdi positibo bat gure artefaktoan ager zitekeena.
DEKALOGOA
1. Burugabekeria
Nahiz eta informazioa eskuragarri izan eta kasu eta adibideak ezagutu, urtero izaten dira pribatutasun ezagatik kaltetuak irteten diren hainbat pertsona. Teknologia era axolagabean erabiltzeagatik, hain zuzen. Maiz, besteei pasatu arren, guri pasatuko ez zaigula pentsatzen dugu.
2. Kontrola (Kanpainak)
Gure gain dauden enpresek, Interneteko informazio eta bilaketak kudeatzen dituzte, ondoren, gu konturatu gabe gure informazioa hartu eta nahi duten moduan erabiltzeko haien onerako.
3. Iruzurrak
Pantailaren beste aldean edonor egon daiteke eta gauzak beti ez dira ematen duten bezalakoak. Hainbat iruzur mota egon daitezke, hala nola, erosketak, kontu faltsuak egiten dituzten pertsonak...
4. Zeinek ezagutzen du gure burua hobeto; “Google”ek edo guk geuk?
Guk inkontzienteki egin dugun hori, konpainiek mass mediek bereganatu egiten dute, ondoren, datu guzti horiek bilduz eta guk egiten dugunaz aprobetxatuz, gure perfil bat sortzeko. Baina, zein da egiazkoa? Guk geure buruaz sortzen duguna edota mass mediak sortutakoa?
5. Baldintzak irakurri (diru iruzurrak, birusak…)
Erosketak edota bestelakoak egiterakoan, ez dugu hartu beharko litzatekeen besteko seriotasunez hartzen. pribatutasun baldintzak irakurri eta benetan onartzen duzula klikatzeko. Era honetan itsu-itsuan onartzen ditugu jartzen diguten edozein baldintza, horrek izan ditzakeen ondorioak ikusi gabe.
6. Etorkizuna baldintzatu. (lan mundua…)
Kontratuak egiterako garaian, enpresa gehienek, historial gisa, zeure sare sozialetako profilak arakatzen dituzte ea bat datorren haiek bilatzen dutenarekin; ala ez bada, baztertu eta pertsona berrien bila hasteko.
7. Egiletza eskubideak
Nahiz eta lan bakoitzak bere egiletza eskubideak izan, Interneten, gehienetan, ez dira errespetatzen eta beraz, edozeinek beregana dezake berea ez den lana.
8. Datu pribatuen gestioa
Hainbat kasutan behar direnak baina datu pertsonal gehiago eskatzen dizkigute eta guk, geure datuak zabaltzen ditugu beharrezkoak direla pentsatuz. Ondoren, datu horiek haiek gordetzen dituzte eta kontrolaezin bihurtzen dira baina, aldiz, haiek nahi dutena egin dezakete.
9. Laguntza
Hainbat kasutan, geure informazioa Interneten partekatzeak, zerbait puntu baikor edota positibo izan ditzake. Kontu korronte txartela galduz gero, mugikorrak abisa zaitzake zeure txartela erabiltzen ari direla eta zeu jakinaren gainean egoteko.
10. Informazioaren eraldaketa
Gure ekoizpenak edonork har ditzake eta horrekin informazio faltsua sortu eta geu kaltetu. Informazioa inongo zailtasunik gabe eralda daitekeelako gaur egun. Zeuk Internetera zerbait igotzen duzun momentuan, zurea izateari uzten dio. PDF formatuan ikusteko klikatu HEMEN ARTEFAKTUA ikusteko klikatu HEMEN
Guri tokatu zitzaigun "Curacion de contenidos" en inguruan, nik "PEARLTREES" programa arakatu eta azaldu behar izan dut. Hauxe da egin dudan lana! Ea ikusi eta nola dabilen ulertzen duzuen ! Mila esker!
Gipuzkoako
ordiziako berritzegunetik etorri zitzaigun Jose Mari De Juan hitzaldia ematera;
irakaslearen gaitasun digitalaren ingurukoa, ,hain zuzen ere. Gaur egun eskola
nola aurkituko dugun ikusi genuen.
Ordiziako berritzegunea Euskadi mailan dabil eta
bertan aholkulariak daude eskolei laguntzeko. Eskolak laguntza eskatzen die eta
hauek ahal duten moduan laguntzen die. Horretarako, memoriak… daude.
IKT arloan Tolosatik aurrera dauden ikastetxe
guztietan laguntzen dutela ere esan zuen. Bai publiko, pribatu, itunpeko…
10 aholkulari daude
gune bakoitzean (HH, LH, teknologiko…). Hezkuntza sailak berrikuntzarenbat
aurrera eraman nahi badu, proiektu hori berritzegune bitartez egiten dute eta
irakasleei horren inguruko prestakuntza ematen zaie.
Hitzaldian
bestalde, mobileko “google playean” enigma
instalatuta sarbide zuzena ematen zigun berak esaten zizkigun gauzetara.
Mobiletik argazkia atera UR kodera eta mobila zuzenean sartzen zen bertara.
Bi gai berezi ikusi
genituen bertan. Lehenik eta behin hezkuntza
sailak egindako IKT ibilbidea gaur egun. Bigarren, berriz, irakaslearen gaitasun digitala ikusiko
dugu.
HEZKUNTZA SAILA
Sare hezkuntzaà IKT ko guztia horrekin lotuta dagoela esan zigun. IKT-arekiko hezkuntza
sailak dituen programa guztiak daude bertan. Edozein informazio bertan dugu.
Heziberrià zer da irakatsi behar dena? Egitasmoak, EAE curriculum dekretua… bertan
irakasleok ikasleei irakatsi behar dieguna daukagu.
Zer nolako gelak aurkituko ditugu gelatan?
Arbela digitala (ez
daude gela guztietan), proiektorea, tableta… hauek denak ere ez daude gela
guztietan.
IKT-ren esanahia
zaharkitua gelditu da. Ezaguera ere lantzen da gaur egun. IKT tik AET ra pasatu
gara. Hemen ez da teknologia hori baloratzen, ea hori lantzen badakigun baizik.
Zer egiten dugun teknologiarekin izango da baloratuko dena. Aprendizai eta
ezagueraren teknologia, hain zuzen ere.
LH ko ikastetxeetan
moodle erabiltzen ari dira. Goierrin
eskola gehienak bigarren mailara pasatzeko moodlea erabiltzen dute eta
ikastolatan erabiltzen dutena “Google drive” da.
DIGCOMP: Europako konpetentzia
digitalerako markoa da eta bere xedea gaitasun digitalaren funtsezko osagaiak
Europa osorako identifikatzea eta baliozkatzea da. Honek informazioa,
komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna era arazoak konpontzea du
helburu. Bestalde, arloak ebaluatzeko IKANOS dugu.
“Zeintzuk dira
irakasle baten eduki behar dituen gaitasunak?”
Premiarekin hasi ziren 2000
urtean , hezkuntza sailak bultzatu nahi izan zuen programa bat da. Plan bat da
non IKT ak bultzatzeko diseinatu zen. Urteak pasa ziren ahala gauza gehiago
egiten zituzten (berriztu programak; irakasle guneak
Hezkuntzak korreo
bat ematen digu eta hori da guk erabili behar duguna hainbat gauza egiteko.
Ondoren eskola 2.0, eskolak banatu egin ziren,
ordenagailuak sartuz. Proiektu hau Jose Luis Zapatero Madrilen egon zenekoa da
eta Espainia guztian zabaldu nahi izan zuen. Honen xedea 2010 etik 2013 ko
ekitaldietan gauzatu zen eta LH 5 tik DBH 2 mailara bitarte portatilak eta
arbel digitalak sartu zituzten. Lau urtetan zehar burutu zen programa hau eta
irakasle guztiek formakuntza jaso zuten nola erabiltzen ziren jakiteko.
Geroztik
aurreratzen joan da eta gaur egun LH bigarren ziklotik DBH 4 mailara ere
gehiengoek dituzte ordenagailu, arbel digitalak…
Aurrera jarraitzen
du horrek baina “konexioa” arazoa zen. Ea geletan zer gertatzen den galdetzen
baduzu konexioarekin, ez zuela funtzionatzen esaten zuten irakasle gehienek eta
orduan denak zoratu egiten ziren. Horren, aurrean konexioa hezkuntzak sailak
bermatu behar zuen.
Gaur egun, hori
hobetu da eta aurrera dijoa.
Gaur egun, sare hezkuntza, IKT eredua mantetzen
ari da urteetan zehar eta ikastetxe guztiak hemen sartu nahi dituzte. SHG duela
hiru urtetatik honera jarri zen martxan eta bi deialdi ezberdin egiten ditu: baliabideak
erabiltzea, irakasleak prest egotea eta materialak egokitzea gelan dira
kondizioak. Eskola guztiak ez daude prest hau egiteko.
*Prozesua: Deialdia egiten zaie
ikastetxeei publikoak eta ikastolak bereiztuz eta gainera, dirua ematen zaie. Orain
arte oso jende gutxi sartu da hemen. 300 ikastetxe inguru daude komunitatean
eta herena bakarrik sartu da proiektu honetan publikoetan.
Itunpekoetan berriz, beste
deialdi batetik dijoazte eta finantzioazioa ere ezberdina da. Hau dena
materialak sortzeko da. Irakasleek sortzen dute materiala hau erabiltzen duten
jendearentzat eta esfortzu hau kontuan hartuz dirua ematen zaie.
Prestakuntza behar
badute, enpresa bat etortzen da irakasleei prestakuntza emateko. Hardwarerako
ez da dirurik ematen, gauza hauek ez dira erosten.
IKT HELDUTASUN EREDUA
Eskola batek duena
eta egingo duena kontuan hartuta, maila batean kokatzea da.
Dekretua edo legea
parlamentutik onartuta du duela gutxi aldatu egin dutelarik. Edozein eskola
aurkeztu daiteke hona eta Goierrin ia gehienak hemen daude sartuta. Gutxienez
bigarren mailakoa izan behar du eskolak.
Irakaskuntza,
administrazioa eta informazio eta komunikazioa da sartzeko begiratzen dena.
Akreditatzeko dena begiratzen da. Hirugarren maila lortzeko programazioa %90
izan behar du gutxienez. Azpiprozesu asko daude, notak, jarduerak, edukiak,
oinarrizko baliabideak…
Administrazio
aldetik ere hainbat prozesu begiratzen dira beraz, maila lortzea ez da zaila
baina lana egin behar da horretarako.
Ondoren, auditorio bat egiten da eta ondoren
ikuskaritzari esaten die ea zertifikatzeko moduan dagoen ala ez. Lehen pausoa, autoebaluaketa bat egitea da ea non
dagoen ikusiz, horren ondorioz, gauza gehiago edo gutxiago eskatzen ditu eta
bukaeran auditorio bat egiten da,
beraiek esaten dutena egia den ala ez ikusiz. Horren arabera, zertifikatu bat
ematen dute.
Prozesu honetan, IKT ereduak non daude irakasleengan?
Ez dira kontuan
hartzen irakasleak dituen gaitasunak momentuz, baina baliteke hemendik gutxira
irakasleei IKT jakinduria minimo bat eskatzea.
2.PLE
Norberaren gauzak
antolatzeko gune bat da.
Irakasleriak ba al du IKT gaitasun edo konpetentzia?
Konpetentzia hori
nortasun digitala izatea da.
Programa horrekin adibidez ea zenbat jendek
erabiltzen duen korreoa ikus dezakegu adibidez; geuk hitzaldian egin genuen
bezala.
Gaitasun digitala
informazioa bilatzea, lortzea, prozesatzea, komunikatzea eta informazioa erabiltzen
jakitea da. Gaitasun hau gune pertsonal batetik abiatu dezakegu. Hori gune bat
da non ikasle eta pertsonak bere harremanak aurrera eramateko norberak jar
dezakeena den. DBH bukatzen duten guztiek ikasteko ingurune pertsonala izan
behar dutela esan zigun. Irakasleek hori erakutsi egin beharko diete.
Gaitasun berriak
eskuratzearekin lotutako hainbat helburu lortzeko pertsonalki erabiltzen ditun
tresneriak, konexio, zerbitzu multzoak dira.
Hiru dimentsio
ditu: trebetasun teknologikoa, ikaskuntza- jakintza eta herritartasun digitala.
Horien artean
sortzen den gunea PLE da; ikasteko ingurune pertsonala. Oso jende gutxik zuen
PLE bat.
PLE batean dena
zuzenean egin dezakezu, klikatu eta bertan sartzen da zuzenean: futbol partida,
whatsapp, blogak…
SYMBALOO:
Norberak bere
tableroa izan dezake eta bere intereseko gaiak gorde arlo ezberdinen inguruan.
Beste kideekin ere parteka dezakete eta ikasgeletan geroz eta gehiago ari da
txertatzen eta erabiltzen; hezkuntzarako bertsio bat baitu.
IKT ak gelan nola integratzen ditugu?
Integratzeko
metodologia adibidez, TPACK (eredu
bat IKTak txertatzeko gelan); lantzen da euskara, musika… hemen irakasleek
teknologia ikasgelan nola txertatu jakin behar dute. TPACK-ak Teknologia,
Pedagogia eta Jakituria batzen ditu. Esperientzia, Jarrera, helburuak,
informazio iturriak, ikasleak eta irakaslearen entrenamendua oso garrantzitsuak
direlarik.
Ikusteko genuen
dokumentala kontuan hartuz, Judith Rich Harris-ek, psikologo
estatubatuarrak zioen moduan, ikasle planifikazioa edota “planificacion
alumnocentrica” egin behar zela zioen hainbat alderdi kontuan hartuz. Batetik,
diziplina ezagutu behar zen; bestetik, pedagogiaren inguruko ezagutza izan
behar zen eta azkenik, teknologiaren inguruko informazioa eduki behar zen
(blogak…).
Amando amara berri
eskolatik etorri zitzaigun eskolaren funtzionamenduaren berri ematera. Hedabideak
lantzeko modu berezia da Amara Berri.
Magisteritza ikasi zuen Amandok eta DBH-ko
irakaslea izan zen eta duela 19 urte, Amara Berri eskolan sartu eta hedabide
munduan sartzeko aukera izan zuen. Amandok kontatu ziguna, esperientzian
oinarrituta zegoen.
Eskolak hedabideei
dagokionez hainbat gune ezberdin ditu: web orria du (tresna basikoa). Irratia,
telebista, ikasleen txokoa, txikiweba…
vIKASLEEN TXOKOA:
Arlo ezberdinak
daude hemen: egunkaria, telebista, txiki
web-a dira eskolako hedabideak. Eskolan indar handia dute hedabideek. Ikasleen
txokoa eskolako erdigunean dago.
Hizkuntzan ikasle
batek poesia bat egiten du, poesia hori irratian irakurtzen dute, auzo osoan
entzuteko, web orrian jartzen da, grabatua gelditzen da, egunkarian argitaratu…
Beraz,
eskolari buruz jakin nahi badugu web orrian sartzeko aukera dago eta bertan
ikasleek egiten dutena ikusi.
Hedabideak lan guztien irteera dira.
Amara berri sistemak
5 zentru ditu Morlans, Ferrerias, Salaberrias, Loiola eta Urnietako amara berri
eskola. Zentru guztiak dira amara berri baina badaude beste batzuk amara berri
sistema daramatenak (badaude gipuzkoa eta bizkaian 20 zentro) sistema
berarekin. Denetan berdin berdin irakasten da. Euskaditik kanpo Kataluinan bi
eskoletan, Kantabrian eta Kanariar irletara ere zabaldu da sistema hau.
üSistema hau zer da? Zertan
datza? Zein dira ezaugarriak?
Amara Berrin lana
txokoetan egiten da, inoiz ez dago klase magistralik. Amara berri sisteman
ikasleek ekintzetan lan egiten dute, batzuetan indibidual edo gehienetan
taldeka. Proiektu guztiak batuta curriculuma ematen digu.
Ez dago libururik
eskola honetan eta gauzak eginez
ikasten dira. Hizkuntzetarako txoko bat dago eta ondoren bertan, elkarrizketak
egiten dituzte. Beste txoko batean bikoizketa egiten dute pelikula bati soinua
kendu eta doblajea eginez.
Modu praktikoan
ikasten dituzte gauzak, proiektuak aurrera eramanez. Lana departamentuetan egiten dute. Gelak departamentuak dira: matematika
departamentua, gizarte departamentua…
Adin nahasketa dago
bertan zikloka lan eginez. 1 eta 2 ; 3 eta 4… horrek handiak txikiei irakasteko
denbora ematen die. Denak handi eta txiki izanez noizbait.
Ekintza guztietan
dinamizatzaileak handiak dira, ekintza aurrera eramaten dutenak. Ikaste
prozesuan ikasle-irakasle izatea denak oso garrantzitsua da eta horrek
irakasleari lasaituna ematen dio gauzak aurrera dijoaztelako.
Amara Berri sistema
HH eta LH-n dago.
12 urterekin DBH ra
joan eta ez dago inongo arazorik klaseak jasotzearekin. Amara berri bizitza proiektua da. Ikasteko beste modu bat. “Kontraste handia da baina ez zaie gorra
egiten, erronka berri bat da beraientzat”- esan zuen Amandok.
Ohitura gehiago
dago talde lana egiteko, autonomogoak dira. Azterketak egiten, liburuak
edukitzen… ez daude ohituta baina errez ohitzen dira. Denak ohitzen gara salto
eta aldaketa horietara.
Proiektuak beti berdinak dira.
Departamentuan egiten diren proiektuak beti berdinak dira, zona ezberdinak
daude eta urtero gauza berdinak dauzkate. Urte batetik bestera errepikatu
egiten dira. Hizkuntzan pertsona bat elkarrizketatzea tokatzen bazait, hurrengo
mailan lan bera egiten da baina beste pertsona bati eginez eta horrela, lana
hobeto egiten duzu.
Testu liburuak ez
daudenez, materiala liburutegitik
ateratzen dute. Garrantzia handia dute liburutegiak (pasiloetan daude
liburutegiak), edozein momentutan atera eta nahi duten liburua hartzeko eta
erabiltzeko.
EGITEN DIREN LAN
GUZTIEK IZAN BEHAR DUTE BENETAKO ZENTZU EDO ZERTARAKO BAT, EZER EZ DA EGIN
BEHAR NOTAGATIK EDOTA ESAN DIDATELAKO.
HEDABIDEAK:
Lau dira: Irratia,
telebista, txikiweb-a eta prentsa. Hauekin bi helburu nagusi ditugu: Batetik, zentzu bat ematea gelako ekintzei.
Lehenengo mailako umeetatik seigarren mailako umeak arte pasatzen dira
hedabideetatik lana aurkeztera. Hauek guztiak ikasleek eramaten dituzte
aurrera, haiek egiten dituzte.
IKT-ak ikasteko oso modu onak dira. Argazki kamara erabiltzen, editatzen… lortzen dute.
Lehen eskolan toki
ezberdinetan zeuden hedabideak, orain dena espazio bakar batean dago. Kamerariak, 5-6 dira.
Edizioa egiten
dute, grabatutako programak editatzen dituzte. Haiek grabatu eta editatzen
dute.
Hedabide bakoitzean
bi ikasle egoten dira. Prentsan lau ikasle.
vANTOLAKETA
Lau ikasle
liberatuta prentsa, lau txikiweba, lau telebista eta bi irratiko teknikariak.
14 ikasle
liberatuta lan hori egiten. Horrek esan nahi du, ikasleak teknikari bezala
lanean ari diren horiek bi egunetan gelako lan guztiak uzten dute eta
hedabideetan egiten dute tokatzen zaien lana.
2. ziklokoak
irratian lan egiten dute, errazagoa delako (musika aukeratu…) eta eskolako liburuzainak ikasleak dira
(liburuak aholkatu…). Prentsa, telebista eta txikiweb arduradunak 3.ziklokoak
dira.
Zein da irakasleen zeregina?
Irakaslea hor egon
behar da ikasleek egiten duten lana ikusten eta aztertzen eta laguntza behar
dutenean laguntza ematen. 6 talde
dituzte bakoitzak kolore bat izanez eta horrela identifikatzen dira.
2 talde lanean
egongo dira eta irakaslea hedabidera iristen da egun batean, niri kamerari lana
tokatzen zait eta ez dakit nola funtzionatzen duen. Nork irakatsi dio ikasle
horri? Aurreko taldeko irakasleak laguntzen dio. Beraz, denek ikasi eta
irakasten dute.
Lehenengo egunean
ikasi egiten dute eta bigarren egunean, beste bati irakatsi behar diozu.
Irakasleak, alde
teknikoan, antolaketan, iristen diren irakasleei laguntzen, arazoak bideratzen…
aritu behar du. Ikaste-irakaste prozesuan sortzen diren arazoak konpontzen
aritu behar da irakaslea. Baina idatzi, editatu… ez du egin behar; nola egin
behar den esan behar zaie beste ikasleekin batera.
Honetara iristen
diren lan guztiak lanaren bukaeran iristen dira, zuzenduta. Haiek pasatzen
dutenean edo txikiweba egiten dutenean, beste hainbat akats ortografiko ikusten
dituzte eta zuzendu egiten dituzte web-era igo baino lehen.
Informatika arkatza
bezala da beraientzat. Eurentzat dira tresnak aurrera ateratzeko eta erabilpena
ez da hain garrantzitsuena, beste gelan egiten diren lanei irteera ematea da
garrantzitsua beraientzat.
Amara berri
sisteman ebaluaketa egiten da. Zer
moduz kontatu duten, ondo egin duten….
Autoebaluazioa ere badago. Hitzaldi baten ondoren adibidez, badago beti
galdera bat oso sistematizatua. Kritika
bat dago beti, baina ez kritikatzeko, hobetzeko baizik.
Hor sortzen da
sentimenduak azaltzeko egoera bat da. Ea norbera zer moduz sentitu den esateko
aukera uzten du ebaluaketak. Ebaluazioa irakasleak eta ikasleek egiten dute.
Hori txikitatik egiten bada, kritika egitera ohitzen zara. Ebaluazio kritika,
era positiboan.
vMAIZTASUNA
Kurtsoan zehar
hedabideetan 6 aldiz pasatzen da bi egun egonez bakoitzean. Beraz, kurtsoan
zehar 12 egun oso egongo da pertsona bakoitza hedabideetan. Alde teknologikoan
konturatu gabe, gauzak egiten ikasten dute. 6.mailatik ateratzen direnean,
mundu honetan oso trebeak dira.
vLAU HEDABIDEAK:
PRENTSA
Egunkaria egunero
ateratzen da eta beti daude 3.zikloko lau ikasle egiten. Fotokopiatu eta banatu
egiten dituzte etxeetara eramateko.
vATALAK:
1.orrian: Albisteak
2.orrian: Kazetaritza (inkestak)
3.orrian: Besteen lanak atera,
inkestak, elkarrizketak… Benetako kazetariak sentituz.
4.orrian: Zerbitzuaà egiten diren lanei irteerak ematea kontu
kontari atalean (1.zikloko lanak). Lanak eskaneatu, argazkiak sartu… egiten
ikasten dute.
5.orrian: 2.zikloko lanak ere
jartzen dituzte.
6.orrian: Lumaren kilima (3.zikloko
lana)
7.orrian: Norbaitek zerbait egiten
duenean bandejetan utzi informazioa eta denbora dutenean “SASKI NASKI”n jartzen
dute.
8.orrian: Denbora pasak. (2.zikloan hizkuntza eta
matematika arloan) Sudokuak…
Egunkaria
interneten jartzen da. Gurasoak ikusteko aukera dute.
9.orrian: Gehigarriak: 8orri baino
orri gehiago egiteko gai diren ikasleentzat da.
IRRATIA
Hedabidea aldatzen
da baina egiten dena berdina da. Hemen irratira joan mikrofonoa hartu eta
zuzenean hitz egiten da. Hedabide bakarra zuzenean entzuten dena auzo osoan.
Honek arrisku bat du, edonork entzun dezakeela.
Helburua ez da lan
perfektua egitea, ikasleen lanak egitea baizik. Inongo beldurrik gabe erakusten
dute lana. Interneten ere jartzen da irratian esaten dena. 2.ziklokoek egiten
dute lan hau.
Eskolako
web orrian sartuz gero, irratian zerrenda luze bat dago non irratiko link
guztiak azaltzen diren, 3.ziklokoek sartzen dute.
TXIKI WEB
Hedabideak daude
txikiweb-an. Irratia, telebista, prentsa… ditugu hemen. Telebistan daudenak
grabatu, editatu eta txikiweb-era pasatzen dute eurak hor txertatzeko. Haiei
esker, ikusi egin dezakegu telebistan egin zutena.
Programa ezberdinak
ditugu bertan ikusteko. Elkarrizketak (kamerari, aurkezle, edizioa…) dena nork
egin duen ikus dezakegu bertan. Elkarrizketa horiek hizkuntza lantzeko egiten
dira, adibidez.
Honekin
elkarrizketak egiten ikasten dute ondoren, benetako pertsona famatuei egiteko.
Txiki webekoek
argazki kamera hartu, plastika gelara joan eta kanpora ateratzeko aukera ematen
du. Horrela, web orri bat egiten, argazkiak txertatzen, enkuadreak jartzen…
ikasten dute ikasleek.
TELEBISTA
(Aurretik aipatu du
telebista).
Mac-ak erabiltzen dituzte
horrelako lanak egiteko, egokiagoak baitira. Fotografia eta bideo munduan
editatzeko aukera gehiago ematen duelako eta sinpleagoak direlako. Honekin
lortzen dena da, bi plataformak ongi ezagutuz eta Linux eta Maquintus ere bai.
Hiru sistema
operatiboak ondo ezagutuz ateratzen dira.
Irakasleak izan behar dituen prestakuntza digitalaren inguruan teknografia bat osatu nuen "Moovly" aplikazioa lagun izanda. Hauxe da egin dudana, ea gustuko duzuen!
Gaurkoan irakaslearen gaitasun digitalari buruz izan genuen hitzaldiaren azalpena aurkeztu nahi dizuet. Ordiziako Berritzeguneko Jose Mari De Juan izan genuen Donostiako Irakasle Eskolan hitzaldi bat ematen eta HEMEN duzue bere hitzaldia laburtzen duen mapa kontzeptuala eta dagokion azalpena. Gustuko izango duzuelakoan.
Amara Berri sistema berritzailea dugu egungo
hezkuntzan. Amara berri sistemak hedabideak erabiltzen ditu lanei zentzua
emateko. Hori azaltzen hasi aurretik Amara Berri sistema azaltzea egokia dela
uste dut. Hemen duzue sistema ezagutzeko eman ziguten hitzaldiaren kontzeptu mapa eta dagokion azalpena. Gustuko izango duzuelakoan.
Amara berri sistema honakoan dago oinarrituta.
Lana txokoetan banatzen da. Ez
dago klase magistralik eta, ordez, txoko bakoitzean proiektu bat egiten dute.
Departamentuetan banatzen da,
klaseen ordez. Ikasleak departamentu batetik bestera mugitzen dira, zein
ikasgai landuko duten arabera. Esate baterako, ingeles departamentua, matematika
departamentua...
Ez dute testu-libururik
erabiltzen. Ordez, entziklopediak, liburuak, etab. dituzte eskuragarri liburutegian. Liburutegia
ikastetxeko edozein eremutan dago kokatuta: korridoreetan, adibidez. Beraz,
lanen oinarria liburutegia dute.
Lan guztiek zertarako bat dute,
hots, irteera bat dute kanpora. Lan guztiak hedabideetan argitaratzeko aukera
dago eta horrela lan guztiek zentzu bat dute.
Hedabideak
Hedabideak lanei zentzua emateko tresna dira.
Telebista, irratia, egunkaria eta txikiweb-a erabiltzen dituzte eta
etorkizunean Twitter ere erabili nahi dute. Hedabideak egunero daude irekita eta edozein
momentutan joan daitezke ikasleak bertara ekoizpenak argitaratzera. Gainera,
eskola osorako zerbitzua da.
Hedabideak ikasleek kontrolatzen dituzte.
Horretarako telebistako kamalari eta teknikari lanetan aritzen dira ikasleak
berak, adibidez. 2 egunetan behin, ikasleak gelako lana utzi eta hedabideetan
aritzen dira prentsa argitaratzen, editatzen, telebistako teknikari, etab. 2.
zikloko haurrak irratiko teknikariak dira eta 3. ziklokoak prentsan, telebistan
eta webean aritzen dira.
Ondorioz, ikasleak bi hilabetean behin
hedabideetan aritzen dira lanean, hau da, ikasturte osoan 12 egun ematen
dituzte alderdi teknologikoa ikasten, konturatu gabe.
Egunkaria (ABE). Egunero
argitaratzen duten ikasle guztien ekoizpenak 4 ikaslek (3.ziklokoak) prestatu
eta argitaratu ondoren. Egunaren amaieran, ikasle bakoitzak etxera eramaten du
egunkariaren ale bat. Honako atalek osatzen dute egunkaria: azala, inkesta,
elkarrizketa, kontu kontari (1.ziklokoen orrialdeak), gu ere idazle
(2.ziklokoentzat), lumaren kilima (3.zikloko ikasleentzat), saski naski eta
denborapasak. Gainera, gehigarri bat dute beste ataletan satzen ez ziren lanak
argitaratzeko.
Irratia (ABI). Ikastetxeko irratia
auzoan entzun daiteke eta ondoren podcastak igotzen dituzte Internetera.
Irratian poesiak, bertsoak, etab. entzun daitezke.
Txikiweb. Ikastetxeko
web-orrialdea da eta bertan zeinek editatu duen eta beste zenbait atal
("Los estuches", Birdhouse proiektua...) ikus daitezke.
Telebista (ABT). Telebista
ikastetxeko edozein gelan ikus daiteke, baita webean ere. Kameralariak 3.
ziklokoak izan ohi dira eta edizioaz ere arduratzen dira. Horretarako Mac-ak
erabiltzeko apostua egin zuten, izan ere, bideoak eta argazkiak editatzeko
aukera hobeak eskaintzen ditu.