2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

Oinarrizko baliabideak

ESKOLA 2.0


IKT ak ez dira informazioa transmititzeko bakarrik: datuetarako, ezaguera sortzeko, elkarreratzeko, adierazteko… aukera eskaintzen dute.


Eskola esparru egokia izan behar da IKT a bertan txertatzeko. Horretarako,  gaitasun mapa txertatzea da egokiena irakasle profila eratzeko. Norbera autonomoa eta trebea izatea garrantzitsua da.


Irakasle zein ikasleek gaitasun mapa bat dute eta nahiz eta hainbat ezaugarri berdinak diren badaude hainbat ezberdintasun:


IRAKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:
Hainbat puntu egongo lirateke hemen barruan:


  1. LANBIDE ARLOKO GARAPEN KUDEAKETAN:


IKTaren erabilgarritasuna ulertzea, IKT bitartez material egokiak lortzea irakaskuntzarako, internet zerbitzuak trebetasunez erabiltzea… garrantzitsua da.
     2. DIDAKTIKA PEDAGOGIA ETA CURRICULUMA:


Hemen ikaskuntza esperientzia gauzatu behar da, komunikazio anitza egotea ere garrantzitsua da eta azkenik, mundu errealak arakatzea eta baita ikasleei IKT baliabideak hornitzea ere.


      3.IRITARTASUN DIGITALA


Informazioa erabiltzeko araudi eta kritikak ezagutu behar dira datu babesarako eta pribatutasuna ezagutzea nahiz informazioa erabiltzen jakitea garrantzitsua da.

IKASLEENTZAKO GAITASUN MAPA:


HH, LH, DBH eta Batxilerra banatuta daude. Irakasleen ideiak errepikatu egiten dira asko.


  • HH eta LH (4.maila arte)


IKT informazioa erabiltzen jakitea eta maneiatzea. Bizitza osorako ikaskuntzan mundu erreala arakatzea eta ulertzea, ingurune berrietan moldatzea, sortzaileak izatea eta lankidetzan aritzea.


Herritartasun digitala→ Informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, jabetza inetelektuala izatea, komunikazio elektroniko estiloak izatea… izango lirateke.


  • HH eta LH (5.maila arte): Aldaketa txiki batzuk daude. IKTAak sakontasun gehiagorekin ematen dira maila hauetan. Hemen informazioa bilatu, aukeratu eta aztertzeko erabiltzen dira eta hori izango litzateke desberdintasun bat.

  • DBH-n : Bizitza osorako erabiltzen da eta ingurune birtualetan moldatzen ikasten da eta baita informazioa sortzen eta balioesten ere.


  • Batxilergoan: Beste etapekin konparatuta badituzte hainbat ezberdintasun:


Esaterako, IKTak informazio multimedialak prestatzeko erabiltzen direla eta baita testuetako informazioa prestatzeko ere. Hardware baliabideak maneiatzen dira. Mundu erreala uletzea, arakatzea eta bertan moldatzea da garrantzitsuena.

2.  IRAKASLE FORMAKUNTZAREN ALFABETIZAZIO DIGITALA


Irakasleei kostatu egiten zaio IKT ak ikasgelan integratzea eta hori hainbat arrazoiengatik izaten da: ez daudelako ohituta, zaila egiten zaielako eta prozesu luzea delako.

Gaur egun, IKT ak ezagutzea eta erabiltzen jakitea eskatzen zaie irakasleei eta aurrerakuntza berriei moldatu egin behar zaie.


Interesen arabera 5 puntu daude:


INAKZIOA: Ez interesik
IKERKETA: Badakite zer den baina ez erabili
APLIKAZIOA: Erabiltzen hasi
INTEGRAZIOA: Lanak egiteko erabili
TRANSFORMAZIOA: Integratuta daude eta danerako erabili


Klasean barneratzeko beharrezkoak dira ikusmen bateratua izatea. IKT erabiltzen dakiten irakasleak izatea eta eskoletara sartzen laguntzen duten irakasleak izatea.


Helburuak, IKT erabiltzen irakastea, teknologia berriak erabiltzen jakitea eta IKT en onurez jakinaraztea izango lirateke.


Badituzte hainbat ONURA IKT-ek:


Irakaskuntza prozesua hobetzen, talde lana sustatzen eta irakaslegoaren lana errazten laguntzen du.


Irakasle formakuntza ezetik irakaskuntza elaboratu batera arte 8 arlo garrantzitsu daude:

  • Konpetentzia pedagogikoak
  • zientzia epistemologikoak
  • elkarlana eta lan sarea
  • Ikaskuntza eremuaren zabalera
  • konpetentzia teknologikoak
  • etengabeko prestakuntza
  • Aspektu etikoak
  • Aspektu emozionalak

Irakasleak dituen konpetentzietako batzuk hauexek dira: Irakasleak antolatzaile izan behar du. Bestalde, ordenagailuak erabiltzeak garatzeko eta kontrolatzeko konplexutasuna areagotzen duela jakin behar da eta ikasleen arteko ariketa kooperatiboak bultzatu eta ikasleen harremanak sustatu ditzakete IKT-ek.



3. LA COMPETENCIA DIGITAL E INFORMACIONAL EN LA ESCUELA:


Eskola tradizionala eta gaur egungoa alderatzen dituzte; alde nagusietako bat lehen testu liburuek zuten garrantzia gaur egun ez dutela da  eta irakasleek ere ez dute gaur egun, lehen zuten bezainbesteko garrantzia. Lehen irakasleak ziren informazio iturri bakarra modu batean, baina gaur egun IKT ak direla eta baditugu beste hainbat teknologia.


Lehen, informazio gutxiago zegoen, iturri bakarra zegoelako.
Teknologia garapenari esker informazio gehiago dauzkagu eta beraz, irakasleak boterea galdu du.


Esan dezakegu, teknologia garaiean jaio garen generazioa garela eta beraz, gaur egun dauden hainbat gauza irakasleek baino hobeto maneiatzen ditugula.


Eskolak hartu duen norantza honekin alfabetizazio ezberdin bat eman beharko genuke eta horiek ikusentzunezkoa, digitala eta informatizazioa izan beharko ziren.


Alfabetizazio digitala IKT ak ondo menderatzeko izan beharko zen eta horri esker,  egunerokotasunean teknologia modu erraz batean erabiltzeko.




Multialfabetizazioa ondo garatzeko edo heziketa on bat emateko, 4 dimentsio ezberdinetan eman beharko zen.


  1. Instrumentala: errekurtso hauen erabilera jakin, hardware… alderdi teknikoa.
  2. Kognitiboa: Teknologi berriak erabiltzea. informazioa bildu, komunikatu, knpartitu…
  3. Akziologikoa: Teknologi berrien jakintza da eta honi kritikoak izaten jakin behar dugu eta informazioa filtro batekin jakin behar dugu.
  4. Sozioaktitudinala: Ez dugu teknofobia edo filia izan behar. ez dugu bildurra izan behar edota ezin gara euren menpe bizi. Aurre egin behar zaio horri guztiari.


Lau hauek ondo landu eta alfabetizazioa ondo emanez gero 3 konpetentzia lantzen dira:


  1. Informazioa bilatzen, aurkitzen eta ulertzen ikasten da.
  2. Adierazten eta konpartitzen jakingo dugu
  3. Sozialki elkarreragiten jakingo dugu


Egoera berri hauetan irakasleek erronka berri batzuk dauzkagu profila eguneratzeko. Eskola tradizionalean daudenak batez ere.


Lehenik eta behin, ikasleak informatuta daudenez informazio guztia ikuspuntu kritiko batetik ikusten irakatsi behar zaie; hau da, zerrek balio digun eta zerrek ez ikusten jakinez.


Bigarren, gaur egungo egoera ez dela orain dela urte batzuk bezalako jakin behar dute. Iturri gehiago daudela ikusi behar dute eta horregatik, ikasleak IKT aren inguruan bizi direla jakin eta onartu behar dute. Azkenean, irakasleak hortara ohitu beharko dira.


Hirugarren, kurtsoa planifikatzeko garaian IKT ak sartu behar ditugu egunerokotasunean indarra hartu dutelako.


Laugarrena, lehenago agian errazagoa zen klasea kontrolatzea beste eredu bat zelako, irakaslea, liburuak… orain IKT ak direla eta,ikasgela kontrolatzen jakin behar dugu metodologia konstruktibista batetik.


Azkenik, IKTak erabiliz ikasketa koolaboratiboa bultzatzen jakin behar da eta talde lanak egiten ere jakin behar dugu, ez du zertan bakarkako lan bat izan.


IRITZIA:


Ondoren, bere iritzia ere ematen du hezkuntza berri honi buruz. Alderdi guztiak ere ez direla hain onak esaten du eta beraz, bere alde txarrak ere badituela. IKT ak egunetik egunera hobetzen ari dira baina pedagogiak ez ditu horrenbeste berrikuntza IKT ak bezala eta beraz, ez doaz abiadura berdinean.

PREDIKZIOA:


Testuliburu erabilera jetsi egingo dela esaten du idazleak eta ondorioz, beste bide elektroniko batzuk indarra hartuko dute. Irakasleak biak konbinatzen jakin beharko du eta bi metodoak erabili beharko ditu heziketa on bat erabiltzeko.

Azpimarratzeko, ez dira IKT ak benetako garrantzia dutenak, pedagogiak baizik. IKT ak instrumentuak baino ez dira izan behar, eta ez helburuak.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina