2016(e)ko irailaren 22(a), osteguna

EAEko TIK politika berria

Heziberrik TIKak erabiltzeko politika berria plazaratu du. Hezkuntza modelo pedagogiko berria argitaratu dute eta honakoak estrategia berriak eman ditu. Bestalde hobetzeko plana ere badago. Estrategia berrien artean elebitasuna, prestakuntza , autonomia eta eskola inklusiboaren eta ikerketaren lerroak nola izan behar duten zehazten du. Azkenik, meterial didaktikoa eta IKTak erabili behar direla agintzen du estrategia lerroen dokumentuak. 

Dekretu curricularrek derrigorrezko hezkuntzaren eta haur hezkuntzaren konpetentzien perfilak jakitera eman ditu. Irakaslearen profil horretan irakasleak izan beharreko ezaugarriak ematen ditu. 

Irakasleak bost eremuetan trebatua egon behar du: informazio eremua, komunikazio eremua, edukiak sortzea, arazoen ebazpenaren eremua eta segurtasuna. Informazioan trebatuak egoteko bilaketaz gain, gordetzen, partekatzen eta eraldatzen ere jakin behar dute irakasleek. 

Konpetentzia digila Heziberri dekretuan desagertu da, baina beste handi baten barruan dago orain: konpetentzia komunikatiboa. Izan ere, ahozko komunikazioa, ez-ahozko komunikazioa eta konpetentzia biltzen ditu konpetentzia komunikatiboak. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina