2016(e)ko irailaren 13(a), asteartea

Aurkezpena: Irati Aramburu

Kaixo, Irati Aramburu naiz blog honen parte hartzaileetariko bat. 
Ni neu nire taldekideekin batera IKTen erabileraren ikasketari buruzko sarrerak egiten arituko naiz.

Donostiarra naiz eta 19 urte ditut. Ikasketak Herrera Ikastetxean nahiz La Salle Donostian egin ditut, Gizarte Zientzietako batxillera hautatuta.
Lehen Hezkuntzako gradua hasi nuen 2015-2016 ikasturtean eta oraintxe hortan nabil.

IKTen erabileran esperientzia daukat, gaur eguneko gazte (ia) guztiak bezala WhatsApp, Instagram, Twitter, Facebook, YouTube, eta aplikazio abarretako kontuak ditut. Baina beti izan dut jakinmina eta ordenagailuen munduan salseatzen egon naiz txikitatik. Gainera bidaien inguruko facebookeko sarrerak eta bideoak egitea nahiz montatzea gustuko dut, hortaz, horretan ere badut zeresana.




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina