2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

Aurkezpena: Maite Arraztoa

Maite Arraztoa naiz, 19 urte ditut eta blog honen bertze parte hartzaileetako bat naiz.
Beran (Nafarroa iparraldeko herri ttipi batean) jaio eta bizi naiz. Bertako ikastolan egin nituen ikasketa guztiak eta baita irakasle izateko erabakia hartu ere. Erabaki hori dela medio Donostira etorri naiz ikastera.

 Ikt-en inguruan ditudan ezaguerak egungo gazte gehienak bezala zabalak direla erran liteke. Izan ere, txikitatik eskura izan ditut ordenagailuak, mugikorrak... eta lagunekin komunikatzeko nahiz klaseko lanerako maiz erabili izan ditut. Hala ere, ziur naiz oraindik ere anitz dutela ikasteko ikt-en inguruan eta esperientzia hau hagitz aberasgarria eta erabilgarria suertatuko zaitela.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina