Gure ustez, Lehen Hezkuntzako irakasle bezala, jakin beharko genukeena hauxe da: Teknologiari dagokionez egoera berrien aurrean aurre nola egin jakitea. Esate baterako, programa berri bat agertzen denean, autonomoki edota inoren laguntzarik gabe, erabiltzen eta ulertzeko gai izatea.
Berrikuntzaren eta geldialdiaren artean oreka puntu bat bilatu beharko litzatekeela iruditzen zaigu. Teknologia aurrera doan heinean, gauzak asko aldatzen dira baina horrek ez du esan nahi dena beharrezkoa denik. Kritikoak izan behar dugu beharrezkoa zer den eta zer ez erabakitzerako garaian.
Bestalde, ditugun baliabideen artean une bakoitzean lagungarrienak edo erabilgarrienak zeintzuk diren erabakitzea ere garrantzitsua eta ezinbestekoa da; batzuetan baliabide teknologiko gehiegi erabiltzea kaltegarri suertatu baitateke.
Teknologia betiere prebentzioz eta arduratsuki erabiltzea komenigarria da, hau da, arriskuen jabe izan beharko genuke hauek nola ekidin jakinez.
Azkenik, egiten ari garen hori zergaitik eta zertarako egiten dugun jakin behar dugu uneoro. Hau da. hausnarketa moduko bat egin beharko genuke eguneroko jarduerari zentzua bilatzeko; kritiko izanez.
Klasean gaiari buruz hitz egin ondoren, aipagarria iruditu zaigun beste gai bat azpimarratu nahiko genuke. Esate baterako, informazioaren bila ari garenean, ezinbestekoa da kritikoki egitea, bilketa egitea, eraldatzea eta, azkenik, partekatzea; hori baita prozesu horren bidea.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina