2016(e)ko irailaren 15(a), osteguna

Aurkezpena: Ixone Argote

Kaixo lagun!


Ixone Argote naiz. Donostiako Irakasleen Eskolan ari naiz, Lehen Hezkuntzako gradua ikasten; ingeles irakaslea izan nahi baitut. Gasteizen jaio eta bertan eman nituen nire bizitzako lehendabiziko urteak, baina unibertsitatea hautatzeko unea iritsi zenean Donostian ikastea erabaki nuen. Dagoeneko urte bat daramat etxetik kanpo bizitzen eta esperientzia oso aberasgarria dela esan dezaket dudarik gabe. 




Ordenagailuak gustoko ditut eta beti ibiltzen naiz gauza berrien bila. Internetek gauza berri-berriak jartzen dizkigu egunero eskura eta ni bertatik ibiltzen naiz kuxkuxean. Bestalde, azkenaldi honetan argazkien edizioan eta diseñu grafikoan hobetzen saiatu naiz, hala ere, oraindik gauza asko ditut ikasteko. Blog honetan aukera izango dut lehenengo saiakera egiteko. Gainera, YouTubeko bideoak ikusten ditut sarritan. 



Azkenik, blog honen zergatia azaldu nahi nuke. Lehen esan bezala, irakasle eskolan nago eta bigarren mailan "Informazio eta Komunikazio Teknologiak Lehen Hezkuntzan" irakasgaiaren barruan blog bat osatu beharko dugu  gure lanen aztarna uzteko. Taldea Laidak, Unaik, Iratik, Maitek eta bostok osatzen dugu, eta hemen inguruan dituzuen sarreteran nire taldekideak hobeto ezagutzeko aukera izango duzue. Eskerri asko.

Aio!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina