2016(e)ko irailaren 13(a), asteartea

Aurkezpena: Unai Arevalo

Kaixo!! Ni Unai Arevalo naiz eta blog honetan parte hartuko dut. 

Villabonako herrian bizi naiz eta 19 urte ditut. Ikasketak Villabonan egin ditut batxilerra arte, lehendabizi Fleming eskolan (2-6 urte) eta ondoren Erniobea eskolan (6-16 urte). Villabonako eskola hauek oso garrantzitsuak izan dira nire bizitzan lagunei dagokionez, bertan ezagutu baititut orain ditudan lagunak. 


                                                        Erniobea eskola (Villabona)

Azkenik, batxilerra Orixe eskolan egin nituen eta erabaki nuen magisteritza egitea, izan ere beti gustukoa izan da niretzako.
                                          

IKTei dagokionez, ondo maneiatzen naiz teknologia berriekin, batez ere mugikorrarekin, egunero erabiltzen dugu eta azkenean hainbeste erabiltzeaz ikasi egiten da ondo erabiltzen.



Ordenagailuarekin ere ondo moldatzen nahiz, baina ez naiz ausartzen esatea ona naizenik hau erabiltzen, izan ere nire ustez gauza asko egin ditzakegu ordenagailuarekin eta ni ez dakit gai izango nintzatekeen gauza horiek egiteko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina